Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Mango-sasoia: oso hurbileko fruta tropikala

Mango-sasoi betean gaude, irailean hasi zen. Fruta subtropikala den arren, Indiakoa, BM Supermerkatuetan jatorri nazionaleko sasoiko mangoak aurkituko dituzu.

Mahatsak eta pikuek bezala, karbohidrato kopuru handia du mangoak. Beraz, esan genezake beste fruta energetiko bat dela, eta udazkenean kontuan izan beharrekoa, fruta elikagarri bat bilatzen badugu.

Gainera, C bitamina kopuru handiko fruta ere bada, eta bitamina hori garrantzitsua da sistema immunologikoak ondo funtziona dezan, eta burdina xurgatzen laguntzen dio organismoari. Aipatzekoa da duen E bitamina kopurua ere; antioxidatzaile bikaina da bitamina hori, eta tronboak eta gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzen laguntzen du.

Betakarotenoak ere baditu mangoak; gure gorputzak elementu hori biltegiratu egiten du eta, gure ikusmena edo larruazala kanpoko erasoetatik babestu beharra duenean, A bitamina bihurtzen du.

Mangoak dituen mineralen artean, magnesioa eta potasioa nabarmentzen dira; gure hezurrak indartsu mantentzeaz arduratzen dira, eta muskulu-kontrakzioan ere hartzen dute parte.

Hesteen aliatua

Aipatzekoa da, bestalde, zuntz kopuru handia duela. Berriki egin diren azterlan batzuek erakusten dute egunero zuntz kopuru egokia kontsumitzeak hesteetako gaixotasunak prebenitzen lagun dezakeela, koloneko minbizia esaterako.

Gogora ezazue leuna izan behar dela aukeratzen dugun mangoa; azala ez da beheratu behar pixka bat zapaltzen dugunean. Ez du zimurrik eta orbanik ere izan behar. Behin ale egokia aukeratu ondoren, modu naturalean jan dezakegu, edo postreak egiteko edo gosaritarako erabil dezakegu.

  Rocío Narbaiza: Farmazialaria & Nutrizionista