
Sasoiko produktua
Pikuak: udazkenari aurre egiteko energia
Pikuak pikondoaren fruitua dira edo hobeto esanda, infloreszentzia. Forma biribil edo obalatua dute (udare txikiak bezala) eta normalean, berde, more edo beltzak dira -espeziearen arabera-, mami zurixka edo arrosa duten bitartean. Zapore gozoa du karbohidrato ugari dituelako.
Antzinatik, pikuak, euren nutrizio propietateengatik nabarmendu dira. Izan ere, Antzinaroko mediku ikertzaile hoberenetako bat izan zen Galeno de Pergamok, greziar atletei pikuak oinarrizko elikagai bezala kontsumitzea aholkatzen zien.
Pikondoaren lehen fruitua uztapikua da eta udaberriaren amaieran ekoizten da. Hala ere, pikuen urtarokotasuna uda amaieran edo udazken hasieran izaten da. Beraz, iraila da kontsumitzeko unerik aproposenena.
Pikuak fresko edo lehor har daitezke. Lehorrak kontsumitzen badira, garrantzitsua da kontuan hartzea ur-kantitatea % 60 inguru murrizten dela. Honek, frutan dauden mantenugaien kontzentrazio bat suposatzen du, hiru aldiz biderkatzera iristen delarik.
Pikuen nutrizio-propietateak
- Energia-iturria: karbohidrato kopuru handia dute (glukosa, fruktosa eta sakarosa). Azukre gehien duen frutetako bat da, bananarekin, mahatsekin eta txirimoiekin batera, eta beraz, diabetikoek noizean behin jan behar dituzte.
- Zuntz-eduki handia: zuntz disolbagarriaren % 60 inguru dute eta horrek asetze-efektua du, odoleko azukre- eta kolesterol-mailak erregulatzeko eta urdail-hesteetako zirkulazioa hobetzeko gaitasuna. Ikerketa batzuen arabera, zuntz askoko dieta batek (20-35 g. eguneko) koloneko minbiziaren aurkako babes-eginkizuna du.
- Potasioan eta kaltzioan aberatsak: potasioak funtzio ugari ditu: muskuluen uzkurtzea, nerbio-bulkadaren transmisioa, proteinen sintesia, etab. Gainera, pikua kaltzio gehien eskaintzen duen frutetako bat da eta berebiziko garrantzia du hezur osasuntsu eta indartsuak mantentzeko.
- B6 bitamina: pikuetan gehien nabarmentzen dena da. Bere funtzioen artean oxigenoa ehunetara garraiatzen duten globulu gorriak sortzea, metabolismoan eta energia lortzean parte hartzea eta haurdunaldian nerbio-sistema garatzea daude.
- Sukaldaritzaren moldakortasuna: Pikuen ukitu gozoak ezin hobeto konbinatzen du plater gaziekin. Haragiak laguntzeko saltsetan, gaztak laguntzeko marmeladetan, entsaladetan edo hestebeteekin egin daiteke.
Rocío Narbaiza: Farmazialaria & Nutrizionista |