Elikadura
Lekaleak, nola saihestu haizeak eragitea
Lekaleak zaporetsuak dira eta osasungarriak, gure osasunerako oso onuragarriak baitira. Hala ere, pertsona batzuentzat gogaikarriak dira, garbantzuek, babarrunek edo dilistek haize gehiegi sortzen dizkietelako. Lekaleen azala aberatsa da oligosakaridotan, eta kolonean ditugun bakterioek osagai hori deskonposatzen dutenean eratzen da gasa (karbono dioxidoa, hidrogenoa eta metanoa).
Dena dela, badira moduak haize gogaikarri horiek saihesteko, lekaleak digeritzen errazagoak izan daitezen. Marta Aguirre gure nutrizionistak aholku hauek ematen dizkigu:
BERATZEA ETA EGOSTEA
Lekaleak jateak haizeak eragitea saihesteko biderik egokiena behar den bezala egostea da. Lehenik, beratzen jarri behar dira 12 orduz egosi baino lehen, eta ura behin edo bitan aldatu behar zaie. Hala saihestu ahal izango dugu efektu hori, edo gutxienez murriztu.
Era berean, komenigarria da egosketa etetea, dela ur hotza gehituz, dela sutatik kenduz. Hala, oligosakaridoak gutxitzea lortuko dugu.
PUREA EGITEA
Lekaleek digestio-arazoak eragiten dizkieten pertsonei, bestalde, ongi etorriko zaie lekale-purea egitea, iragazten direnean azala kentzen delako puretik; hala, errazago egiten da digestioa. Beraz, presta itzazu garbantzuak hummus moduan jateko edo egin ezazu babarrun-krema: lekaleak gustura jango dituzu haizeen beldur egon gabe.
BIKARBONATOA
Bikarbonatoa ere laguntzaile egokia izan daiteke. Egosketa-uretan koilarakada bat botaz gero, gatzak prezipitatu egingo dira eta pektina (lekaleen zuntza) ez da gogortuko.
ESPEZIAK
Lekaleak prestatzen ditugunean espezia batzuk gehituta ere saihestu daitezke haize gogaikarriak. Kuminoa, mihilua, ezkaia edo erramua eta ereinotza dira egokienak. Lekaleen zaporea indartuko dugu, eta errazago digerituko ditugu.
POLIKI JATEA
Eta, azkenik, aholku garrantzitsuena: poliki jan eta ondo mastekatzea, elikagai guztiekin egin behar den moduan.
![]() |
Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa |
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.
