Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

Txitxirio edo garbantzu frijituak janaurreko gisa

Garbantzuak aperitibo gisa ere erabil daitezke. Horretarako, frijitu eta limarekin, curryrekin eta perrexilarekin onduko dugu. Eta prest jateko!

OSAGAIAK

(4 pertsonarentzat)
1 pote txitxirio egosi
1 koilarakada gari-irin
1 koilarakada curry hautsa
500 ml oliba-olio
1 lima
Perrexil xehatua

PRESTATZEA

Txitxirioak garbitu eta xukatuko ditugu. Su motelean 5 edo 10 minutuz jarriko ditugu zartagin ez-itsaskor batean, hezetasuna gal dezaten. Irinetik pasa, eta olio beroan frijituko ditugu. Estalkia jarriko dugu dena ez zipriztintzeko. Behin frijitu ditugunean, paper xurgatzailean jarriko ditugu xuka daitezen.

Curry hautsa eta lima-birrindura gehituko diegu. Txitxirioak katilu batean jarriko ditugu eta gainetik perrexila hautseztatuko dugu. Lima tanta batzuk botako dizkiogu. 

  • LEHENAK
  • BIGARRENAK
  • ORDUZ KANPO
  • LEKALEAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 0-30'
  • HAURRAK
  • BEGETARIANOA
  • BEGANOA
  • LAKTOSA GABEA