Elikadura osasungarria
Koko-olioa, -azukrea, -irina eta -“esnea”: alternatiba osasungarria al dira?
Azkeneko urteetan, kokoak protagonismoa hartu du bere forma guztietan. Koko-olioa, -azukrea, -irina eta -esnea, besteak beste, bereziki ezagunak egin dira, sare sozialetan batez ere, non propietate ia-ia miraritsuak esleitzen zaizkien. Baina… zer esaten du benetan zientziak?
Koko-azukrea:findua baino hobea al da?
Koko-azukrea kokondoaren lorearen izerditik ateratzen da. Azukre beltzaren antzeko itxura du, eta zapore suabekoa da. Gluzemia-indize baxuagoa du (35-54ko indizea; azukre zuriak, berriz, 65-70ekoa) eta mineral eduki txiki bat –potasioa, magnesioa, zinka eta burdina), baina nutrizioari dagokionez kopuru oso txikietan.
Onura horiek dituen arren, azukre mota bat da, eta azukre zuriaren antzeko kaloria kopurua du (lau kcal. Inguru gramo bakoitzeko).Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatzen du azukre gehigarriak eguneko kalorien % 10etik beherakoak izatea, hau da, 50 bat gramo, 2.000 kilokaloriako dieta baterako. Mugatu egin behar da azukrearen kontsumoa, batez ere odoleko glukosa kontrolatu nahi badugu.
Koko-olioa:mitoaren eta errealitatearen artean
Askok hartu dute baraurik olioa hartzeko ohitura, baita koko-olioa ere, ustez dituen onurak direla eta. Koko-olioak gantz aseak ditu batez ere, HDL kolesterola (“ona”) areagotu dezaketenak, baina baita LDL kolesterola ere (“txarra”).
Propietate interesgarri batzuk dituen arren, gaur egungo ebidentzia zientifikoak ez du egunero kontsumitzeko gantz egokitzat jotzen. Badaude landare-koipeen beste iturri batzuk (ahuakatea, fruitu lehorrak edo haziak), profil lipido onuragarriagoa dutenak, eta bihotza babesteko efektuak dituztela frogatu dutenak.
Koko-irina:glutenik gabeko alternatiba
Gero eta errazagoa da koko-irina denda espezializatuetan eta supermerkatuetan aurkitzea, eta aukera bikaina da zeliakoentzako eta glutenik gabeko dieta dutenentzako. Kokoaren pulpa deshidratatua ehotuta eskuratzen da, eta zuntz kopuru handia du (38 gramo 100 gramo bakoitzeko), eta hori onuragarria da asetzeko eta osasun digestiborako.
Gluzemia-indize txikia eta glutenik gabeko beste irin batzuek baino proteina gehiago du (18 bat gramo 100 gramo bakoitzeko), beraz, interesgarria da errezeta osasungarrietarako. Hala ere, duen zapore bereziagatik eta gozogintzan duen jokaera ezberdinagatik, beharrezkoa izaten da errezeta tradizionalak egokitzea.
Koko-edari begetala: B aukera, esnekien aurrean
Koko-edaria kokoaren pulpa zanpatuta eskuratzen den produktu begetala da. Krematsua da, zapore bizikoa, plater exotikoetarako edo curryetarako aproposa. Gainera, aukera paregabea da dieta beganoa dutenentzako edo laktosa saihestu nahi dutenentzako.
Koko-“esnea” deitzen zaion arren, garrantzitsua da gogoraraztea Europako araudiaren arabera ez litzatekeela “esne” deitu behar, “edari begetal” baizik, “esne” hitza animali-jatorriko produktuetarako soilik erabil baitaiteke.
Nutrizioari dagokionez, 100 ml bakoitzeko 20 kcal. Ditu (edarirako bere bertsio diluituan), gantz ase kopuru neurritsuarekin (2g/100ml), baina ez du proteina kopuru nabarmenik (100 ml bakoitzeko 0,5 gramo baino gutxiago). Ez da beti kaltzioz edo D bitaminaz aberastuta egoten, beste edari begetal batzuk bezala (soja edo arbendola), beraz, garrantzitsua da nutrizioari buruzko etiketa egiaztatzea.
Nola sartu koko-produktuak dieta orekatu batean?
- Erabil ezazu koko-olioa noizean behin, errezeta jakin batzuei zaporea emateko, baina lehenetsi oliba-olioa koipe nagusi gisa.
- Erabili koko-azukrea beste edozein gozagarri gisa, kantitatea mugatuz.
- Koko-edaria beste edari begetal batzuekin txandakatu daiteke; hobe da kaltzioz aberastutako bertsioak aukeratzea.
- Sar ezazu koko-irina beste irin batzuekin konbinatuta glutenik gabeko zure errezetetan, zure profil nutrizionala hobetzeko.
Ikusten duzun bezala, kokoa eta kokoaren deribatuak alternatiba egokia izan daitezke zure dietan, baina garrantzitsua da produktu horiek modu neurritsuan sartzea. Goza ezazu kokoaz dieta aberats baten barruan, baina ez mirarizko soluzio moduan. Eta lehenetsi elikagai freskoak eta gutxi prozesatutakoak.
BM Supermerkatuetan zure dieta osatzeko era guztietako jakiak aurkituko dituzu, betiere kalitatezko produktuak, zure osasuna eta ongizatea zaintzeko.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.