
Elikadura osasungarria
Hartu beharko al zenuke oliba-olioa baraurik?
Sare sozialak mirariak agintzen dituzten elikaduraren inguruko joerez beteta daude. Berrienetako bat da baraurik oliba-olio birjina estra koilarakada bat hartzea, osasunerako onura ugari dituela eta. Baina, egia al da joera horren atzean dagoen ustea?
Jarraian, ohitura horrek izan ditzakeen ondorioak azalduko dizkizugu, baita ebidentzia zientifikoak joera biral horren inguruan dioena ere.
Proposatzen diren onurak (eta zientziak dioena)
Sare sozialetan, influencer-ek eta erabiltzaileek diote baraurik oliba-olio birjina estra koilarakada bat hartzeak ondorengo onurak izan ditzakeela:
- Digestioa hobetzea: Oliba-olioa lubrikatzaile naturala da, eta heste-igarotzea erraztu eta idorreria arintzen du.
- Apetitua kontrolatzea: Duen azido oleikoak asetasun-sentsazioa erregulatzen laguntzen du, eta hori interesgarria izan daiteke pisua galtzeko dietetan.
- Urdaila babestea: Geruza bat sortzen du urdailaren horman, era horretan azidotasuna murriztuz eta mukosa babestuz.
- Osasun kardiobaskularra hobetzea: Dituen koipe monoasegabeei eta polifenolei esker, LDL kolesterola (“txarra”) murrizten du, eta HDL kolesterola (“ona”) areagotu.
Hala ere, mugatua da oliba-olioa baraurik hartzearen onura espezifikoei buruzko ebidentzia zientifikoa. Azterketa gehienak oliba-olioa dieta orekatu baten barruan kontsumitzeak dituen onuretara bideratuta daude, hala nola dieta mediterraneoan; dieta hori lotuta dago gaixotasun kronikoak izateko arrisku txikiagoarekin eta longebitate handiagoarekin.
Kontuan izan beharrekoa: osasungarria bai, baina ez mirarizkoa
Oliba-olio birjina estra osasungarria den arren, ez da mirarizko produktua:
- Koipea da, eta gramo bakoitzeko 9 kaloria ditu; hortaz, gehiegi kontsumitzeak pisua hartzen lagun dezake.
- Idealena da neurriz kontsumitzea (bizpahiru koilarakada egunean), eta dieta aberats eta orekatu baten barruan.
- Ez hartu mirarizko osagarri gisa.
Merezi al du probatzea
Baraurik oliba-olio birjina estra koilarakada bat hartzea onuragarria izan daiteke pertsona batzuentzat, batez ere digestioa hobetzea edo apetitua kontrolatzea nahi badute. Hala ere, ez da beharrezkoa baraurik hartzea, dituen propietateez gozatzeko. Entsaladetan, gisatuetan edo tostadetan hartzea baraurik hartzea bezain eraginkorra eta goxoa da.
BM Supermerkatuetan, kalitate oneneko oliba-olio birjina estrakaurkituko dituzu, zure osasuna zaintzeko eta platerik goxoenez gozatzeko ezin hobeak.
Gogoratu: zure dietan edozein aldaketa egiteko, kontsultatu beti osasun arloko profesional bati.BM Supermerkatuetan, informaziorik zehatzenaren eta elikadura kontzientearen aldeko apustua egiten dugu.