Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Edari begetalak: kalitate handiagoko proteinak trago bakoitzean

Edari begetalak ugaritzen ari dira. Elikadura-industriak behi-esnearen edo beste animalia batzuen esnearen aurrean aukera edo ordezko bezala sortutako produktuak dira. Nahiz eta esneak propietate handiak izan, pertsona asko animalia-jatorriko esnekiak uzten eta edari horietara gero eta gehiago hurbiltzen ahalegintzen dira.

Edari begetalak hartzen dituzten pertsonek hainbat arrazoi izan ditzakete horretarako:

  • Osasuna: laktosarekiko intolerantziaren edo esnearen proteinen alergiaren kasu zehatzak.
  • Digestio nekezak edo heste-igarotzearen nahasmenduak.
  • Larruazaleko erupzioak edo erreakzioak: esnea uztean hobetu ohi dira.
  • Aukera librea: dietatik animalia-produktuen kontsumoa gutxiagotu edo kendu nahi duten pertsonak.

Arrazoia edozein izanda ere, gauza da horien kontsumoa izugarri igo dela azken urteetan, eta, egun, dietetika dendetan ez ezik, BM Supermerkatuetan ere berebiziko aukera aurki daiteke.

Edari begetalak deitu behar zaie eta ez esne begetalak, esnea ugaztunen errapetik ateratako sekrezioa baita. Komunitatearen araudiaren arabera, soilik esnea dei diezaiekete arbendol edo kokoarekin egindako edariei, izen hori duela urte asko jarritakoa izateagatik.

Lehendabizi, sojazko edaria sortu zen; gero, oloa eta arroza etorri ziren, eta pixkanaka-pixkanaka aldaera ugari agertzen joan dira: kokoa, arbendolak, urrak, kinoa, espelta, kamut, gaztainak, intxaurrak, sesamoa,… Badira edari begetal ekologikoak, pestizidarik eta transgenikorik erabiltzen ez dutenak eta ekoizpen iraunkorraren aldeko apustua egiten dutenak, eta hori askok balio erantsi moduan hartzen dute.

Jarraian, edari begetal ezberdinen balio nagusiak edo alde nutrizionalak agertuko ditugu, eta horrek bata edo bestea aukeratzen lagunduko dizu:

  • Inork ez du ez laktosarik, ez animalia-proteinarik; beraz, hori oso garrantzitsua da intolerantzia dutenentzat edo alergikoak direnentzat.
  • Zeliakoek ezin dute olo-edaria kontsumitu.
  • Behi-esnea baino aberastasun proteiko eta balio biologiko handiagoa dute. Gehienbat sojazko edaria hurbiltzen da.
  • Edari begetalen kaltzio-ekarpena askoz txikiagoa da; hori dela-eta, ia marka guztiek kaltzioarekin eta D bitaminarekin aberasten dituzte  eta, kasu askotan, B12 bitaminarekin  ere bai; azken hori oso garrantzitsua da barazki-jale zorrotzentzat.
  • Edari begetalek profil lipidiko hobea dute, behi-esnea baino gantz ase gutxiago eta poliinsaturatuen portzentaje handiagoa (osasungarriagoak dira).
  • Ekarpen kalorikoa dezente aldatzen da batzuen eta besteen artean;  gainera, marka askok aldaera arina edo light deiturikoa dute (ur gehiago eta lehengai gutxiago; beraz, aberastasun nutrizional asko galtzen dute). Beti izan behar da kontuan lehengaien edukia.
  • Karbohidratoei dagokienez, edari begetalek kopuru handiagoa dute behi-esneak baino, eta kasu askotan azukre erantsiak dituzte. Etiketa arretaz ikusi behar da, eta siropeak, fruta-kontzentratuak, melazak,… dituztenak saihestu, horiek ere azukreak dira-eta.
  • Nutrizionalki, sojazko edaria da behi-esnearen antzekoena, betiere kaltzioarekin eta D bitaminarekin aberastuta baldin badago. Soja isoflabonetan oso aberatsa da; efektu estrogeniko arina ematen diote, eta hori onuragarria da emakume perimenopausikoetan. Dena den, ez lukete hartu behar bularreko tumoreak dituztenak, hormonodependienteak direnak (kontsultatu beti onkologoari).
  • Edari begetal horiek etxean egin daitezke modu erabat naturalean, ur gutxiagorekin eta lehengaien kontzentrazio handiagoarekin, baina ez dira kaltzioarekin, D bitaminarekin eta B12 bitaminarekin aberasten. Hori garrantzitsua da begetarianoei dagokienean, beste ekarpen-iturri bat bilatu behar baitute.

Laburbiltzeko…

  1. Edari begetalak aukera egokia dira laktosarekiko intolerantzia duten pertsonentzat edo behi-esnearen edo beste animalien proteinari alergia dioten pertsonentzat, edo uste osoz nahiago dituztenentzat.
  2. Sojazko edariak du aberastasun nutrizional handiena.
  3. Hobea da kaltzioarekin eta D bitaminarekin aberastutakoak hautatzea, eta barazki-jale zorrotzen kasuan B12 bitaminarekin ere bai (bularreko tumoreen kasuan izan ezik).
  4. Zenbat lehengai duen arretaz begiratu behar da; zenbat eta gehiago izan, orduan eta balio nutrizional handiagoa.
  5. Adi gehitutako azukre-kopuruarekin (siropeak, agabe-jarabea, melazak, fruta-kontzentratua, e.a.).

Tip Nutrizionala: Arretaz begiratu lehengaien portzentajea

  • Edari begetalen light aldaeretan, beti hartu behar da kontuan lehengaiaren edukia.
  • Esate baterako, fruitu lehorrekin egindako edari begetal batek soilik %2ko lehengaia badu, askoz hobea da nutrizio aldetik eskukada bat naturalean jatea. 
Marta aguirre   Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa