Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

Elikadura osasungarria

Tea: eguneko edozein ordutan hartzeko edari paregabea

Uraren atzetik, munduko edaririk ezagunena da tea. Oso erraza da tea prestatzea: ur bero-beroa botatzea Camellia sinensis landarearen hostoen gainera, eta minutu batzuez infusioa egiten uztea.

Txinan aurkitzen dira tearen lehenengo  Kristo ondorengo III. mendean, edari sendagarri modura erabiltzen zuten eta, XIX. mende hasieran ezagutarazi zuen Britainia Handiak “afternoon tea” delakoa, eguneroko atseden-tarte bat, jateko zerbaitekin batera, edari horretaz gozatzeko.

Azterketa ugariren arabera, teak osasunerako ezaugarri onuragarri asko ditu, duen antioxidatzaile kopuru handiari esker. Hainbat gaixotasun prebenitzen laguntzen du, minbizia eta diabetesa kasu. Beste azterketa batzuek, ordea, gorputzeko koipea erretzearekin eta, hortaz, pisua galtzearekin lotzen du tearen kontsumoa.

Te guztiek duten jatorria Camellia sinensis landarean. Hosto motaren, oxidazio-mailaren eta hostoak prozesatzeko moduaren arabera, bost multzo handitan sailkatzen da tea:

- Te beltza: gehien kontsumitzen dena. Camellia sinensis landarearen hostoekin egiten da; hostoak lehortu eta hartzitu egiten dira, eta horrek kolore ilunagoa eta zapore biziagoa ematen dio. Kafeina –edo teina– du, baita L-teanina ere, kafeinarekin batu daitekeen substantzia, haren efektua indartuz eta errendimendu intelektuala areagotuz. Hanturari aurre egiteko ere egokia da, eta immunitate-sistemak ondo funtziona dezan laguntzen du.

- Te berdea: oxidatu gabeko tea. Camellia sinensis landarearen hostoak berotu egiten dira bildu ondoren, oxidazioa eteteko; horrela, antioxidatzaile-maila handia mantentzen da. Te beltzak bezala, kafeina eta L-teanina ditu.

- Oolong tea:  te erdi-oxidatua. Hostoak pausatu egiten dira oxidazioa eten baino ordu batzuk lehenago. Oxidazio-mailaren eraginez, te berdearena baino te beltzaren antz handiagoa du, koloreari, zaporeari eta ezaugarriei dagokienez. Antioxidatzaileak, kafeina, L-teanina eta hainbat mineral ditu.

- Te zuria: gutxien prozesatzen dena. Kimuak eta hosto gazteak bakarrik erabiltzen dira, eta lehortzen uzten dira. Hosto horiekin infusioa eginda, kolore argiko eta zapore suabeko edaria lortzen da. Antioxidatzaile kopuru handia du, eta gainerako teek baino kafeina kopuru txikiagoa.

- Pu-erh tea: hartzitua –ez oxidatua–.Prestaketa-prozesuan mikroorganismo biziek esku hartzen dute, eta ez oxigenoak bakarrik. Tearen onurez gain, hartzituen onurak ditu, hots, hesteetako mikrobiota elikatzen du, digestioa, immunitatea eta, oro har, osasuna hobetuz.

Zein da zure gogokoena?

 

  Rocío Narbaiza: Farmazialaria & Nutrizionista