Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura

Jogurta, bizi-koilarakadak

Ba al zenekien jogurtik ezagunena grekoa den arren, esnekiaren jatorria ez dela Grezia? Hainbat teoria daude, baina bakar batek ere ez du Grezian kokatzen. Hala ere, Greziatik nahikoa gertu kokatzen dute. Bulgariakoa da zabalduena, Metchnikoff medikuntzako Nobel sariaren ikerketetatik abiatuta. Bulgariarren bizitza luzearen inguruko ikerketek ondorioztatzen zuten jogurta ona zela heste-flora hobetzeko eta hesteari erasotzen dioten bakterien contra egiteko.

Baina jogurtaren ospearekin harritzeko ez dago hain urrun joan beharrik. Espainian, XX. Mende hasieran, farmazietan ematen zen, betekaden edo digestio pisutsuen kontrako erreERTAINA gisa. 1950ean hasi ziren esne-dendetan saltzen.

Ordudanik, gure dietan sartzea komeni den elikagaia da jogurta, bai haurren dietan bai helduenean, onura asko eskaintzen baititu gizakiaren bizitzaren etapa guztietan. Jogurtaren dohainik handiena bere balio probiotikoa da; horrek esan nahi du bere osaeran bakteria biziak dituela, gure gorputzari hobeto funtzionatzen laguntzen diotenak.Azken batean, jogurtak gure heste-flora babesten eta gure immunitate-sistema hobetzen laguntzen digu.

Haurren kasuan, jogurta azken-buruko edo askari ezin hobea da, kaltzio kopuru handia duelako; kaltzioa oso beharrezkoa da haurrentzat, haien hezurrak osasuntsu eta indartsu haz daitezen. Hain zuzen ere kaltzio kopuru handia eta beste mineral asko (fosforoa, magnesioa eta zinka, esaterako) duelako da gomendagarria helduentzako ere, batez ere bizitza etapa batzuetan. Haurdunaldian edo menopausian, esaterako, baina baita adin nagusiagoko pertsonen kasuan ere, hezurrak ahultzen hasten baitira.

Nutrizio-osaerari dagokionez, aldakorra da erabilitako esnearen arabera (osoa edo gaingabetua) eta jogurtari gehitzen zaizkion osagaien arabera (esnegaina, azukrea, frutak, zerealak, etab.). Horrela, baina, jogurtak 45-50 kilokaloria izan dezake gaingabetua bada, eta 140 kilokaloria ere bai, esne osoa, azukrea eta zerealak edo fruta erabili badira prestatzeko.

Jogurta sukaldean
Nolanahi ere, jogurt gaingabetua edo osoa, koilarakada jateaz gain, sukalderako osagai ezin hobea ere bada. Hainbat errezeta proposatzen dizugu!

Ogi xigortuarekin zerbitzatu dezakegu, mangoarekin eta limarekin, edo banana karamelutuarekin; bi aukera horiek oso egokiak dira gosarirako edo goiz erdiko edo arratsalde erdiko mokadu gisa.

Azken-bururako moussebat iradokitzen dizugu, hurrupa batzuk frutarekin, tofea arbendolekin edo arroza jogurtarekin. Bai, betiko arroz-esnea bezala, baina jogurtarekin prestatutakoa.

Eta ez ahaztu olio-ozpin saltsak prestatzeko ere balio diezazukeela jogurtak, edo plater gazi batzuk prestatzeko. Osagai osasungarria eta erabilera anitzekoa, benetan. Har ezazu mantala eta has zaitez jogurtarekin jakiak prestatzen!

 

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.