Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Letxuga bilkariak izokinarekin, krema garratzarekin eta basmati arrozarekin

Arroz eta izokin errezeta, lanera eraman ahal izango duzuna. Etxetik kanpo jatea modu osasungarrian jatea izan dadin.

OSAGAIAK

(1 pertsonarentzat)

100 gr izokin ketu, xerratuta
1 letxuga
1 jogurta
1 txalota
1 lima
Eneldo hosto batzuk
30 gr basmati arroza
5 gr tipulin xehatu

PRESTATZEA

Letxuga hostoak garbitu eta osorik utziko ditugu, baina enborra kenduta. Jogurta txalotarekin, eneldoarekin, limazukuarekin, lima–birrindurarekin, gatzarekin eta piperbeltzarekin onduko dugu. Arroza ur gazi ugaritan egosiko dugu 12 minutuz. Hozten utzi, eta olioarekin, ozpinarekin eta tipulin xehatuarekin maneatuko dugu. Tupperraren azpialdean jarriko dugu. Izokin-xerrak letxuga hostoetan jarriko ditugu. Izokina kremarekin igurtziko dugu, bildu eta arroz-entsaladaren gainean jarriko dugu.

PREZIOA: ERTAINA
DENBORA: 20’
ZAILTASUNA: 5/10
OSASUNGARRIA: 10/10