
Mugi zaitez
Kirola neguan: hotza saihesteko eta Eguberrietako gehiegikerien aurrean lehengoratzeko aholkuak
Pasa dira egun batzuk Eguberriak amaitu zirenetik, eta garaia da berriro sasoiko jartzen hasteko (nahiz eta ohartarazi genizun Eguberrietako gehiegikeriak saihesteko gida honetan). Oraindik lanari ekin ez badiozu, ahalegin handixeagoa egin beharko duzu Eguberrietan iritsi zaizun kilotxo hori kentzeko.
Beti bezala, funtsezkoa da elikadura orekatua izatea eta eskuarki kirola egitea, Eguberrietako gehiegikerien ondoren lehengora itzultzeko. Hala ere, neguan, hotz egiten duenez, gehiago kostatzen da aire zabalera entrenatzera irtetea, nahiz eta onuragarria den: Azterlan batzuen esanetan, kaloria gehiago erretzen laguntzen du, eta areagotu egiten da errendimendu fisikoa.
Hotzaren eragozpenik handiena da gorputzaren tenperatura jaisten dela, eta horrek eragina izan dezake muskulu eta artikulazioetan. Lesioak, hipotermiak eta neguan kirola egiteak izan ditzakeen bestelako eragozpenak saihesteko, har itzazu kontuan gomendio hauek:
- Kontsultatu eguraldia: Denborale-egunetan, ez zaitez irten eta, ahal izanez gero, aukera itzazu eguneko erdiko orduak edo tenperaturarik altueneko orduak.
- Erabili arropa egokiak:Garrantzitsua da bizpahiru geruza janztea: janzki tekniko transpiratzailea (barrukoa), kirol-jertsea (tartean) eta haizearen aurkako txalekoa edo jaka (kanpotik). Egokiena da entrenamenduan arropa kentzera behartuko ez gaituen konbinazioarekin asmatzea. Ez ahaztu burua (txanoa), eskuak (eskularru teknikoak), lepoa (buffa) eta zangoak (kirol-elastikoak) babesteaz.
- Beroketa-ariketak:Aholku honek urte osorako balio du, eta ezinbestekoa da muskuluak eta artikulazioak ariketa fisikorako prestatzeko. Luzaketa-ariketak, oinez ibiltzea, korrika arina, etab.
- Babestu larruazala:Eguzkitako krema batek larruazala hotzetik isolatzen lagunduko dizu. Ez zaitez ahaztu sudurra eta ezpainak ezpain-babesgarri batekin zaintzeaz, zona horietan narritadura saihesteko.
- Hidratazioa: Hotzak egarri-sentsazioa murritz dezake. Hidrata zaitez aldizka, likidoak eta gatz mineralak berreskuratzeko.