
Elikadura osasungarria
Hestebeteak: Zein da sarrerakorik onena?
Lagunekin arrakasta izan nahi baduzu, hestebetea aukera paregabea da erraz prestatzeko menu oso baterako; horrela, kalitateari eta gozatzeari muzin egin gabe, familiarekin denbora gehiago pasatzeko aukera izango dugu. Aniztasuna eta aurkezteko modua dira gakoa. Zeren zain zaude?
- Solomo iberikoa:Txerri iberikoa da muskuluan koipea infiltratzen duen bakarra (zuriak ez bezala), eta horrek urtsutasuna eta zaporea ematen dizkio. Klasiko honetaz gozatzeko modu ezberdinak daude, ba al zenekien? Gatzetan, Wellington erara edo, are, tipularekin. Proba ezazu!
- Urdaiazpiko iberikoa: Ez da falta izaten urdaiazpiko plater on bat gure gertaera garrantzitsuenetan! Proteina kopuru handia duenez, aliatu paregabea da muskuluen garapenerako, eta kolesterol-mailak murrizten ditu; gainera, presio arteriala murrizten ere laguntzen du. Urdaiazpiko mota ezberdinak daude, urteko une bakoitzean gure artean izan ditzagun idealak.
- Zezina:Urdaiazpikoaren familiakoa da; deshidratatuta dago, eta edozein aperitibotan xerratan aurkezteko perfektua. Proteinak, burdina, kaltzioa eta fosforoa komeni bazaizkizu, ideala da zuretzat, nahiz eta kolesterol kopuru handia duen.
- Ahate-urdaiazpikoa:Ba al zenekien proteina kopuru handia duela eta, azalik gabe, oilasko-bularkiarena baino balio kaloriko txikiagoa duela? Azalik gabeko 100 gramo ahatek 140 kaloria eta 11,2 gramo koipe ditu. Immunologia- eta digestio-sistemak indartu nahi badituzu, hestebete hau ideala da zure dietarako.
- Txorizo eta saltxitxoi iberikoak:Gure gastronomiak eskaintzen dizkigun bi altxor, zaporez beteak eta aroma berezia dutenak. Antzekotasun handiak dituzte bi jaki goxo hauek, baina baita haien zaporea eta testura markatzen dituzten ezberdintasunak ere. Txerri-haragiz eginda daude, baina txorizoari piperrautsa botatzen zaio eta, saltxitxoiari, berriz, piperbeltza.
Ez izan zalantzarik, eta proba ezazu gazta sorta bat, mahaian lagungarri modura!