
Elikadura
Urdaiazpiko iberiko onenak
Txerriaren ibilera ere gustatzen zaigula esan ohi dugu askotan, baina txerrikiren bat nabarmentzekotan, urdaiazpikoa aipatu behar. Eskari handiena duena da, eta gure gastronomia ondoen identifikatzen duena. Ez da falta izaten urdaiazpiko plater on bat gure gertaera garrantzitsuenetan.
Iberiar arrazako txerritik datorkigu urdaiazpiko iberikoa. Iberiar Penintsulan hazten dira txerriok, eta % 50etik gorako garbitasuna izan behar dute; baldintza hori betetzen ez duten txerrien urdaiazpikoa ondua besterik ez da izango.
Proteina asko dituenez, urdaiazpiko iberikoa giharrak garatzeko aliatu ezin hobea da. Kolesterol-maila jaisten du, eta tentsio arterialaren murriztaile gisa jarduten du. Gainera, E bitamina kopuru handia ematen dio organismoari, giza gorputzarentzako horren onuragarria den zeregin antioxidatzailea betez.
Bere testura, zapore eta lurrin bereziak bereizten du gainerako urdaiazpikoengandik. Lurrin atsegineko haragia da. Zaporea aldakorra da txerriak jan duen ezkur mota eta kantitatea kontuan izaten badugu eta baita egin duen ariketaren arabera ere.
BM Supermerkatuetan kalitatezko eta tradizio handiko urdaiazpiko aukera zabala eskaintzen dizugu. Arrakasta handiko hiru urdaiazpiko iberiko marka nabarmenduko ditugu, dastatzeko ezin hobeak.
Jamones Aljomar S.A: Orain dela 23 urte sortu zen enpresa hori; karrera profesional luzea dute enpresaren sortzaileek, eta espezializatuta daude hestebeteen, haragien eta urdaiazpikoaren munduan. Vera Vieja haztegiko lursailetan eta pentsu-fabrikan kontrolatzen, hazten eta elikatzen da txerri iberikoa, larrean bertan. Eskualdeko mikroklimari esker, bikain lehortzen eta ontzen dira Aljomar urdaiazpikoak, negu hotz eta lehorrei eta uda labur eta arinei esker. Urdaiazpiko iberiko horiek guztiek Guijuelo Jatorri-deitura dute, eta kalitate handiko eta zapore bikaineko produktuak dira. Jamones Aljomar Guijuelo Jatorri-deiturako lehen enpresa da, pieza ziurtatuen bolumenari dagokionez; horrela, marka hori izarra da urdaiazpiko iberikoaren arloko marken artean.
Lisardo Castro S.L.: Guijuelon bertan kokatutako familia-enpresa da, produktu iberikoen sektorean 70 urtetik gorako esperientzia duena. 1.000 metrotik gorako altueran egoteari eta eskualdeko mikroklimari esker, Lisardo Castroren kokalekua estrategikoa da Guijuelo Jatorri-deiturako urdaiazpiko iberikoa ekoizteko. Lisardo Castroren txerriak aske hazten dira, eta zereal naturalez, ezkurrez eta lurrak berak sortzen duen bazkaz elikatzen dira. Modu naturalean ontzen dira urdaiazpiko horiek, zonako baldintza klimatikoez baliatuz, tenperaturari eta hezetasunari dagokionez. Ondoren, sotora igarotzen dira, eta hantxe gordetzen dira gainerako urtean zehar, ontze-aldian. Ezkur-urdaiazpiko iberikoa da beren produktu nagusia, beren hestebete iberiko guztiak diren arren oso preziatuak nazio zein nazioarte mailan.
COVAP: Enpresaren beste produktu askoren artean, nabarmentzekoa da ezkur-urdaiazpiko 100 % iberikoa, aparteko kalitatekoa eta Los Pedroches Jatorri-deitura duena. 50 urte baino gehiago darama enpresa horrek elikaduraren sektorean, eta Arraza Garbiko txerri iberikoak hazten ditu bere larre propioetan, belarrez eta ezkurrez elikatuz. Ekoizpen-ziklo itxia betez, eta produktuari jatorritik gure etxeetara iristen denera arteko jarraipena eginez. Produktu bakanak ekoizten dituzte, 36 hilabete baino gehiagoko ontze- eta zahartze-prozesuez, lehortegi eta soto natural propioetan.
Urdaiazpiko iberikoa plater tipikoa da dieta mediterraneoan, eta munduko jaki gozoenetakotzat jotzen da. Goza dezagun urdaiazpikoaren ezaugarriez eta bere zapore bikainaz. Ezin hobea da gosariko ogi xigortuaz, oliba-olio turrusta batez eta tomatez jateko; oso preziatua edozein aperitibotan edo bazkaritan dastatzeko, eta oso tipikoa da askariko ogitartekoetan ere. Errezeta honetan, urdaiazpiko iberikoak azken ukitua ematen dio plater goxo eta erraz honi.
Edozein une da egokia urdaiazpiko iberikoaz gozatzeko.