Sasoiko produktua
Gaztainak: modaz pasatzen ez den udazkeneko klasiko bat
Azaroak hosto hezeen, arratsalde laburren eta gaztaina egin berrien usaina du. Gaztainak fruitu lehor gisa sailkatzen diren arren, aparteko liga batean jokatzen dute, beren profil bereziagatik.
Mendeetan zehar, jaki garrantzitsua izan zen landa-eremu askotan, batez ere, patata Europan zehar hedatu aurretik. Gaur egun, udazkeneko produkturik bereizgarrienetakoak dira.
Zer eskaintzen digute, eta zertan bereizten dira beste fruitu lehor batzuetatik?
Intxaurrak, arbendolak edo hurrak ikusterakoan, burura etortzen zaigun lehenengo gauza izaten da gantz osasungarriak eta kaloria-dentsitate handia dituztela. Baina gaztainak hautsi egiten du arau hori:
- Karbohidrato konplexu kopuru handia: Gaztainaren konposizioaren ia erdia hidratoak dira eta, horri esker, etengabeko energia-iturri asegarria dira.
- Koipe eta kaloria kopuru txikia: % 2 edo % 3ko koipea baino ez dute, beraz, 100 gramo bakoitzeko 180-200 kilokaloria ematen digute (beste fruitu lehor batzuek, berriz, 600 bat kilokaloria).
- Ur eta zuntz dosi ederra: Gaztainaren pisuaren erdia inguru ura da, eta zuntz kantitate nabarmena du.
- Funtsezko mikromantenugaiak: Potasio, fosforo, magnesio eta B taldeko bitaminen eta C bitaminaren iturri dira.
Nola aukeratu, kontserbatu eta zuritu
Gaztaina samur eta zaporetsu batzuez gozatzeko, fruta-dendan hasten da lehen urratsa:
- Erosterakoan: Aukeratu gaztaina trinkoak, pisutsuak eta azal distiratsu, leun eta zulorik gabea dutenak.
- Kontserbatzeko: Gorde itzazu leku fresko eta aireztatu batean, saski batean edo oihalezko edo paperezko poltsa batean; ez sartu plastikozko poltsetan. Ez badituzu berehala jan behar, eraman itzazu zuzenean hozkailura edo izozkailura.
- Gaztainak zuritzekotrukua: Egin zeharkako ebaki bat azalean eta, egosi egin behar badituzu, kendu azala beti berotan, osorik atera dadin.
Gaztaina erreetatik harago: kozinatzeko ideiak
Nahiz eta labean, zartaginean edo aire-frijigailuan erretako gaztainak benetan goxoak diren, badaude gaztainak kozinatzeko beste modu batzuk ere:
- Kremak eta pureak: Porruarekin edo kuiarekin batera birrinduta, testura suabea eta ukitu gozoa ematen diete kremei.
- Hornigai modura: Belar aromatikoekin salteatuta, hornigai ezin hobea dira haragientzako eta udazkeneko gisatuentzako.
- Betegarri modura: Perretxikoekin edo gaztarekin batera txikituta, nabarmen hobetzen dute edozein barazki-plater edo labean prestatutako edozein haragi.
- Gozogintza: Bikainak dira bizkotxoetarako, gaztaina glaseatu klasikorako edo krema gozo modura igurtzita.
BM Supermerkatuetan sasoiko gaztainakaurkituko dituzu, udazkeneko zapore guztiaz zure mahaian goza dezazun hautatuak.
Eta zuretzat, zein da gaztainak jateko modurik gustukoena? Erreta, kreman edo gisatuan? Konta iezaguzu Facebook, X, Instagram edo TikTok-en.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.