Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Kuia eta azenario krema, jengibre ukituarekin eta hirugihar kurruskariarekin

Lau lagunentzako osagaiak

600 gramo kuia

200 gramo azenario

Tipula ertain bat

Porru bat

2 baratxuri-atal

15 gramo jengibre, birrinduta

800 ml barazki-salda

100 ml sukalderako esnegain likido

100 gramo hirugihar, xerratan

2 koilarakada oliba-olio birjina estra

Gatza

Piperbeltza

Kuia-haziak (hautazkoa)

 

Nola prestatu:

Aldez aurretik, berotu labea 200 ºC-tan.

Lapiko handi batean, berotu oliba-olioa. Txikitu tipula, porrua eta baratxuria, eta frijitu arin, biguntzen diren arte.

Gehitu kuia eta azenarioa, zatituta. Frijitu itzazu arin 10 minutuz, aldian behin eraginez, biguntzen hasten diren arte.

Bota jengibre birrindua, eta kozinatu beste bi minutuz, aroma askatzen hasten den arte.

Bota barazki-salda beroa, dena estali arte. Irakin arazi, jaitsi sua eta utzi egosten 20-25 bat minutuz, barazkiak biguntzen diren arte.

Bitartean, jar itzazu hirugihar-xerrak paper begetalez estalitako laberako azpil batean. Labekatu 12-15 minutuz 200 ºC-tara, gorrituta eta kurruskari geratzen diren arte (8 bat minutu). Atera eta gorde gerorako, paper xurgatzailearen gainean.

Birrindu krema irabiagailuarekin, testura suabea hartzen duen arte. Oso lodia gelditzen bada, bota salda pixka bat gehiago. Gehitu esnegain likidoa eta gazpipertu nahierara.

Zerbitzatu krema beroa katilu indibidualetan. Bota gainetik hirugiharra kurruskaria txikituta, esnegain likido zurrustatxo bat eta kuia-haziak (hautazkoa).

 

Aurki itzazu osagai guztiak hurbilen duzun zure BM supermerkatuan edo ONLINE dendan!

  • LEHENAK
  • ZOPAK, SALDAK ETA KREMAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 30'-60'
  • OSASUNGARRIA
  • ZELIAKOAK
  • HAURRAK

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.