Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Gastro-turismoa: Munduko Ondare diren platerak eta dietak, bizitzan behin dastatu beharko zenituzkeenak

Denok batzen gaituen zerbait baldin badago, mahai baten bueltan esertzea da. UNESCOk ondo daki hori; horregatik daude Gizateriaren Kultura Ondare Ukiezin izendatutako platerak, dietak eta sukaldaritza-praktikak.  (KOU). BM Supermerkatuok, dastatu beharko zenituzkeen munduko zaporeetako batzuetan barrena bidaia goxo bat egitera gonbidatzen zaitugu; baliteke bidaia horrek zure hurrengo erosketa eta errezetetarako inspirazio-iturri gisa balio izatea.

Zergatik babesten du gastronomia UNESCOk?

Gastronomia elikatzea baino askoz gehiago da: identitatea da, tradizioa, historia... UNESCOk sukaldaritza-praktika bat Kultura Ondare Ukiezin izendatzen duenean, aitortzen du zapore, teknika eta erritual horiek kultura baten arimaren parte direla, eta etorkizuneko belaunaldientzako zaintzea merezi dutela. Hauek dira adierazgarrienak:

Dieta Mediterraneoa (2013, hainbat)

Dieta Mediterraneoa errotuta dago Espainian, Italian, Grezian, Marokon, Portugalen, Kroazian eta Txipren. Errezeta sorta bat baino, bizitza-filosofia bat da, konpainia onean jatearen, ospakizunen eta tokian tokiko eta sasoiko produktu freskoak jatearen garrantzia jasotzen du, hala nola frutak, barazkiak, zerealak, oliba-olio birjina estra (gantz osasungarriko iturri gisa) edo arraina.

Mexikar sukaldaritza tradizionala (2010, Mexiko)

 Mexikar sukaldaritza tradizionalak antzinako nekazaritza-teknikak, komunitate-errituak eta milaka urteko teknikak erabiltzen ditu. Artoaren nixtamalizazioa (artoa karez eta urez kozinatzea) sukaldaritza atabikoaren erakusgarri bat baino ez da. ‘Hirutasun sakratua’ osatzen dute artoak, indabak eta txileak, kolore eta zapore berezien eztanda bati bizitasuna ematen diotenak.

Kuskusa (2020, hainbat)

UNESCOk plater zehatzak ere aintzatesten ditu, hala nola Magrebeko kuskusa (Aljeria, Mauritania, Maroko eta Tunez). Gari gogorraren semolarekin egiten da, eta ospakizunetako plater nagusia da, abegitasunaren sinboloa eta komunitateen arteko harremanak ehuntzen dituen haria.

Kimchi (2013, Korea)

 kimchia barazki eta espezien hartzitu bat da, (aza txinatarra, errefauak, baratxuria, jengibrea eta piperrak), Korearen esentzia irudikatzen duena. Kimchiaren berezitasuna ez da duen zapore mina eta azidoa soilik, kimjanga: denboraldi bakoitzean hura prestatzearen tradizio komunitarioa baizik.

 

Washoku (2013, Japonia)

 Japoniar sukaldaritza tradizionala zen filosofia hutsa da. Plater bakoitzak bilatzen du zaporearen, testuraren eta estetikaren arteko oreka perfektua, osagai bakoitzaren izaera errespetatuz. Arroza, arraina, ozpinez ondutako barazkiak eta hartzituak (misoa, soja-saltsa) dira umami zaporean (perretxikoen zaporearekin aldera daiteke) sostengatzen den praktika honen oinarria.

Ondare diren edariak

Baina janaria ez da “KOU” titulua duen bakarra, badaude ohore hori duten edariak ere, hala nola te txinatarra eta arabiar kafea. Lehenengoak mendetako tradizioa du Txinako ospakizunetan eta eguneroko bizitzan. Bigarrenak abegikortasuna eta eskuzabaltasuna sinbolizatzen ditu hainbat herrialdetan: Arabiar Emirerri Batuetan, Omanen, Qatarren, Saudi Arabian eta Jordanian, besteak beste.

Inspira zaitez BM Supermerkatuekin

Jaki eta edari goxo horiek dastatzeko bidaiatzea amets bat den arren, kultura horien zatitxo bat zure mahaira ekartzeko aukera ere baduzu. BM Supermerkatuetan, nazioarteko produktu sorta zabala aurkituko duzu eta, jakina, Dieta Mediterraneoaren esentziaz gozatzeko edo beste latitude batzuetako zaporeekin esperimentatzeko kalitatezko osagai fresko guztiak. Zein nahiko zenuke dastatzea?

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.