Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura

Zer da OOBE (AOVE)? Oliba-olio Birjina Estra

Askotan aurkituko dugu testu batzuetan OOBE, batzuetan zalantzak sor dakizkiguken hitza. Bada, OOBE horren preziatua den Oliba-olio Birjina Estraren siglak dira. OOBE laburdura askotan aurkituko dugu, esaterako, errezeta baten osagaien zerrendan; izan ere, ez da gauza bera plater bat OOBErekin prestatzea edo beste edozein oliorekin.

Oliba-olio baten eta oliba-olio birjina estraren arteko alde nagusia da olioa erauzteko erabilitako metodoa. OOBE metodo mekanikoekin erauzten da, olio findua erabili gabe; horri esker, oliben dohain organoleptikoak eta nutriziokoak kontserbatzen dira. Nolabait, esan dezakegu OOBE oliben zukua dela, gehigarririk ez duena. OOBE da, zalantzarik gabe, kalitate oneneko olioa.

Hain zuzen ere horregatik, kalitate oneneko olioa delako, etxe askotan gordinik kontsumitzeko soilik erabiltzen da: gosaritan ogi xigortuan jartzeko, eta entsaladak eta beste plater batzuk ontzeko.Hala ere, OOBE oso egokia da sukalderako; hain zuzen ere, beste olioek ematen ez dieten zapore ederra ematen die gisatuei.

Nola jakin dezakegu olio bat ona dela?

Erabiltzen ari garen olio mota gorabehera – oliba-olioa, birjina edo birjina estra –, badaude kontuan hartu beharreko kontu batzuk erabiltzen ari garena oliba-olio ona den jakiteko.

Hasteko eta behin, garrantzitsua da jakitea olioaren koloreak ez digula horri buruzko argibiderik emango. Berdeagoa edo horiagoa izateak ez du esan nahi olioa hobea edo okerragoa denik; besterik gabe, adieraz diezaguke zein oliba motarekin egin den. Zaporeak, aldiz, lagun diezaguke. Onena da ukitu min edo mikatz bat edukitzea.

Bestalde, kontuan izan behar dugu olioa argitik eta tenperatura altuetatik babestuta egon behar dela; horregatik, olioa ondoen kontserbatzen duen edukiontzia kolore iluneko beirazkoa da, lodiera egokiduna. Plastikozkoek ere oso ondo mantentzen dute oliba-olioaren aroma.

BM Supermerkatuetan kalitatezko oliba-olio aukera zabala dago. Merkatuko marka nagusiak ditugu (Carbonell, Koipe, Urzante…), baita Jatorri-deiturak ere, hala nola, Sierra de Segura, Nafarroa, Sierra Cazorla, etab. Bila itzazu guztiak gure dendetan! Eta espero dugu aholku hauek oliba-olio on bat aukeratzen lagunduko dizuela, zuen platerez gozatu ahal izateko.