
Sasoiko produktua
Dasta itzazu udazkeneko fruituak: perretxikoz perretxiko
Udazkenak bere unea iritsi dela ohartarazten gaituenean, hotza eta euriarekin batera, tarteka egun eguzkitsu batzuekin, sukaldaritzarako plazerra diren produktu estimatuenetako batzuez gozatzeko unea da: perretxikoez gozatzekoa.
Normalean perretxiko edo onddo deitzen diegun arren barrugorri, boletus, esnegorri, shiitake eta naturaren bestelako sorkuntza fungikoei, teknikoki kanpoaldean hazten den zatiaren (perretxiko) eta lurpean hazten denaren (onddo) artean bereizi behar da. Laburbiltzeko: perretxikoa onddoaren fruitua da.
Baina goazen interesatzen zaigun horretara: perretxikoak kozinatzea eta jatea da guri interesatzen zaiguna. Sasoi honetan, produktu honetaz betetzen dira azokak, eta jatetxeek perretxiko-sasoia aprobetxatzen dute, haien menuak prestatzeko. Zergatik ez dugu gauza bera egiten gure sukaldeetan?
Perretxikoa osagai oso moldakorra eta estimatua da gastronomian, zapore berezia duena, batzuek ‘umami’ edo ‘bosgarren zapore’ deitzen diotena: gozo, gazi, garratz eta mikatz zaporeen arteko nahasketa orekatua.
Perretxikoak prestatzeko trukuak
Ohiko esnebarruak aukeratu zein saltsa-perretxiko beltz biziekin ausartu, hona hemen kozinatzerakoan perretxikoen zaporea eta testura ez galtzeko aholku batzuk:
- Ez itzazu garbitu uretan: perretxikoek zaporea galtzen dute garbitzerakoan. Adituek gomendatzen dute, biltzerakoan, laban batekin lurra kentzea eta zapi heze batekin garbitzen amaitzea.
- Ura kendu: perretxikoaren arabera, ezberdin egosi behar dira, baina helburua da barruan duten ura aska dezatela (% 80ra arteko ur kopurua dute).
- Erabili egosketa-denbora egokia: espezie haragitsuek (boletusek edo zizahoriek) hobeto jasaten dituzte egosketa luzeak; haragi hauskorragoa dutenak, aldiz, lanpernek esaterako, salteatu egin behar dira, azkar eta tenperatura altuan, ez daitezen desegin.
Perretxikoen onurak
Perretxikoak, kozinatzeko moldakorrak izateaz gain, oso aproposak dira gure defentsak indartzeko edo organismoa zaintzeko:
- Kaloria kopuru txikia eta ia batere koiperik ez.
- Zuntz (lignina) kopuru handia.
- A, B, D eta E bitamina eta azido foliko asko dute.
- Burdina, fosforo, zink, magnesio, selenio eta potasio kopuru handia.
- Proteina-iturri ona.
Perretxikoekin prestatzeko errezeta batzuk
Zure platerei perretxikoak gehitzeko ideia batzuk proposatzen dizkizugu. Adi BM Supermerkatuen webguneari, besteren bat ere egongo baita...
- Arrautzak ogi-mami, perretxiko eta onddoekin
- Onddoak bi testuratan
- Perretxikozko Chop Suey
- Perretxiko salteatuak kafe-erredukzioarekin
Zein dira zure perretxiko gustukoenak? Zer plateretarako erabiltzen dituzu? Konta iezaguzu Facebook-en, Twitter-en edo Instagram-en.