
Gabonak
Gabonetako zure menu egokienerako aholkuak
Gainean ditugu Gabonak, eta menua zehazten hasteko garaia da; ziur asko, itxura ona eman nahiko duzu zure gonbidatuen aurrean. Gakoa: plater tradizionalak, ukitu berezi batekin.
Mahaiaren bueltan partekatzeko eta gozatzeko egunak dira, gustu ezberdinak dituzten senide eta lagunekin. Badakigu zaila dela guztien gustuko platerak asmatzea, baina gako txiki hauekin menua aukeratzen lagunduko dizugula espero dugu.
Kontua ez da plater oso konplexuak edo exotikoak prestatzea. Batzuetan, beti prestatu izan duzun eta ondo menderatzen duzun plater batean aurki dezakezu inspirazioa. Plater bera prestatzeko modu andana dago; beraz, zure plater fetixea berritzera eta esperimentatzera animatzen zaitugu. Olagarro-entsalada hau, esaterako, urte-sasoi honetan horren tipikoa den molusku horrek osatzen du, baina ukitu berezi batekin, mostazazko olio-ozpina eta txip patatak ere bai baitauzka.
Garrantzitsua da plater hori gainerako menuarekin ondo datorren pentsatzea ere. Sarrerako gisa, izugarri gozatuko duzu azafraiaz prestatutako muskuiluez; ezin hobeak dira urdaila goxatzeko eta prestatzeko. Plater nagusirako zerbait sendoagoa gomendatzen dizugu; gure iradokizuna da entrekot takoa patata takoarekin. Eta azken-bururako, gozoegia ez den zerbait, bainilaz betetako mandarinak.
Egun hauetan denok egiten ditugun akatsetako bat da sarrerako aukera gehiegi mahairatzea; horrela, mokadutxo gehiegi jaten dugu eta, plater nagusiaren eta azken-burukoaren txanda iristerako, ez dugu horietaz gozatzeko nahikoa gogo izaten.
Menua menderatzen dituzun platerekin prestatzeaz eta sarrerako gehiegi ez jartzeaz gain, interesgarria da increscendo doazen zaporedun menua sortzea. Ez da komenigarria aperitiboak oso minak edo gaziak izatea; bestela, gainerako jakiei ez diegu zaporea behar bezala hartuko eta, are, digestio astunak izango ditugu, eta "gaueko egarri” sentsazio hori, eta oso desatsegina izango da afariaren kasuan, batez ere.
Sekretua da zentzu komunez jokatzea. Elkarren artean koherentzia duten platerak pentsatuta planteatzea menua, zapore eta testura anitzekin, baina astunegiak izan gabe. Amaieran digestioari lagunduko dion zerbait jartzea gomendatzen dizugu; horrek esperientzia askoz hobea izaten lagunduko du, eta hurrengo egunean zure otordu-lagunak ez dira gehiegi jan izanaz damutuko. Gabonetako gehiegikeriak kontrolatzeko aholku hauek ere jarrai ditzakezu.
Egin ezazu kalitatearen aldeko apustua, eta ez kantitatearen aldekoa. Maitasunez egindako eta denok gozatzeko pentsatutako menua askoz eraginkorragoa da, milaka aukeraz betetako mahai bat baino.
Gabonetako gure Aldizkari Berezian Gabonetako menurako hiru aukera eskaintzen dizkizugu.