Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Gabonetako gehiegikerietatik berreskuratzeko afariak

Koilara-plater on batek hotza astintzen eta gure urdaila lasaitzen laguntzen digu, jai hauei aurre egiteko. Horretarako, beste plater batzuen soberakinak ere aprobetxa ditzakegu eta, horrela, Eguberri hauetan aurreztu.

Osagaien kalitatea funtsezkoa da zopak prestatzeko, produktu bakoitzaren esentzia aprobetxatzea baita kontua. Hona hemen zure osagaien zapore hobea lortzeko truku bat: lapikora bota aurretik arin frijitzea.  

Kontuz ibili behar gara gure zopari botatzen dizkiogun jakien egosketa-puntuarekin ere; barazkiei ez diegu 15 minutu baino gehiago eman behar (zati oso txikitan moztuta baldin badaude, 10 minutu gehienez).

Gatzari dagokionez, gure plateraren zaporearen etsai bihur daiteke gehiegi botaz gero. Zerbaitegatik osagai suabeagoak erabili badituzu, aukera bat izan daiteke zapore-indartzaile naturalen bat erabiltzea; ziur baduzula jakitokian (tomate-pasta, hummusa, pestoak…). 

 

Arrain-zopa

 

Lau lagunentzako osagaiak:

250 gramo arrain-hezur

100 gramo tomate natural

100 gramo tipula

100 gramo piper berde

100 gramo ardo zuri

Piper lehor bat

Piper txorizeroa

Ogi zati bat

 

Garniziorako:

8 muskuilu

8 otarrainxka

8 txirla

 

Nola prestatu

Lapiko batean, sueztitu tipula eta piperra, tipula gardentzen den arte, gehitu tomatea eta lurrundu ura. Gehitu ardo zuria eta lurrundu. Bota arrain-hezurrak, ogia eta piper txorizeroa, eta estali dena urez. Egosi su motelean 30 minutuz, kendu hezurrak, birrindu eta iragazi. Garniziorako, salteatu otarrainxkak zartagin batean alde bietatik, gehitu muskuiluak eta txirlak, kendu sutatik eta jarri tapa, eta utzi ireki daitezen. Zerbitzatu zopa garnizioarekin batera.

 

Minestrone zopa

 

Lau lagunentzako osagaiak:

100 gramo azenario, juliana eran

100 gramo porru, juliana eran

100 gramo tipula, juliana eran

Apio-adar bat

Baratxuri-atal bat

100 gramo fideo lodi

Oliba-olioa

Gatza

 

Nola prestatu

Sueztitu juliana eran moztutako barazkiak baratxuriarekin batera, 20 minutuz. Gehitu tomatea eta frijitu arin. Gehitu litro bat ur eta egosi 25 minutuz su motelean. Bota pasta eta egosi beste 10 minutuz. Zerbitzatu beroa.