
Trukuak
Gabonetako erosketetan aurrezteko gakoak
Gabonak elkartzeko, ospakizunetarako eta oparietarako garaia da, baina baita gastu askoko sasoia ere.BM Supermerkatuok aholku batzuk emango dizkizuegu, Gabonetako zure menua prestatzea ez dadin diru-eralgiketa bat izan.
- Planifikatu zure menua: pentsa ezazu ze produktu beharko duzun, zenbat mahaikide izango zareten eta platerak. Gehiegi erostea edo behar ez dituzun produktuetan gastatzea saihesten lagunduko dizu horrek.
- Ezarri aurrekontua: kalkulatu produktuen kostua; horrela, Gabonetarako zure gastua aurreikusi ahal izango duzu. Gainera, egiten dituzun gastuak idatzi ere egin ditzakezu, kontrol handiagoa izan dezazun.
- Ez utzi azkeneko momenturako: sasoi honetan, hazi egiten da produktuen eskaria, eta prezioa aldatu egin daiteke; horregatik, erosketak aurretiaz egitea eta izozkailuan gordetzea da ezustekoak saihesteko modu bat.
- Aprobetxa itzazu deskontuak eta eskaintzak: BM Supermerkatuei esker, aurtengo Gabonetan aurrezteko aukera asko dituzu. Eskaintza eta deskontu ugari eskaintzen dizugu gure webgunean eta aplikazioan, zure erosketetan aurrezten laguntzeko.
- Egin itzazu freskoen sekzioko enkarguak:Gabonak inguruan erosketak egitea kaos bat izan ohi da, baina BMren freskoen sekzioan zure enkarguak aldez aurretik egiten badituzu, ez duzu ilaran zain egon beharrik izango, eta nahi duzun produktua izango duzula ziurtatuko duzu.
- Kozina dezatela beste batzuek:aprobetxa ezazu BM supermerkatuetan platerak enkargatzeko. Denbora eta dirua aurrezteko eta Gabonetako zure afari edo bazkarietan arrakasta izateko modu egokia da.