Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Trukuak

Eta orain, zer egingo dut Gabonetan sobratutakoarekin?

Urteroko kontua da: Jende-andanarentzako prestatu duzu janaria (edo oraindik jakitokian gauza mordoa duzu) eta ez dakizu zer egin Gabonetako horrenbeste soberakinekin. Lasai, oraindik badago ospakizunen bat edo beste janari hori guztia aprobetxatzeko; eta dagoeneko prestatutako osagai batzuk erabil ditzakezu beste plater batzuk prestatzeko ere.

Lehenik eta behin, egokiena da erosketa ahalik eta ondoen kalkulatzea, elikagaiak alferrik ez galtzeko. Hala eta guztiz ere janaria sobratzen bazaizu, ideia batzuk emango dizkizugu, errezeta modura, zure platerek bigarren bizitza bat izan dezaten, bai gordinek, bai sutatik igaro direnek.

Izozkailura!

Kontuan izan behar den lehen gauza da sobratu zaizkigun jakiak kontserbatzea. Izozkailua izango da lan delikatu horretarako zure aliaturik onena. Gainera, jaki bakoitzak badu kontserbatzeko eta bere dohainak eta zaporea mantentzeko bere modurik egokiena:

  • Haragiak: Dagoeneko kozinatuta baldin badaude, egokiena da haragia alde batetik, eta garnizioak eta saltsak beren aldetik izoztea. Pieza osoak eta handiak baldin badira, hobe da xerratuta eta hezurgabetuta kontserbatzea; horrela, behar duguna bakarrik desizoztu ahal izango dugu. Kozinatu gabeko haragiak 3-5 egun iraun dezake hozkailuan, eta hilabete bat eta 12 hilabete artean izoztuta, izozkailuaren eta haragi motaren arabera: giharra baldin bada, 12 hilabete gehienez, eta ganzduna bada, sei hilabete gehienez.
  • Arrainak eta itsaskiak: Onena da papurkatuta izoztea, hezurrak eta azala kenduta. Pieza handiak zati txikitan xerratuta ere izoztu daitezke, beharrezkoa dena bakarrik erabiltzeko. Hozkailuan hiru egun iraun dezake gehienez (0ºC eta 4ºC artean); izoztuta, berriz, ondo kontserbatzen da sei hilabetez (-18ºC)
  • Entremesak: bota itzazu ogitxoak eta tartaletak (hezetasuna xurgatu eta testura galtzen dute), eta izoztu ezazu osagai nagusia bakarrik, hozkailuan, film paperean batuta (ohiko osagai gehienek –zakoteak eta hestebeteak– ez dute bospasei egun baino gehiago irauten hozkailuan.

Eta zer egin dezaket soberakin horiekin?

Gordinik, arrain eta itsaski soberakinak dira aprobetxamendu-sukaldaritzako osagai klasikoa. Arrain zopa bikaina –ogi biribil batean zerbitzatuta bide batez– presta dezakegu: erabili otarrainxken buruak, legatzaren edo zapoaren hezurrak, txirlen edo muskuiluen ura… Zenbat eta itsasoko osagai gehiago, orduan eta hobeto!

Beste aukera bat da arrain eta itsaski budina egitera ausartzea. Irabiatu 400 bat gramo arrain eta itsaski soberakin 250 gramo esnegain, beste 250 gramo tomate-saltsa eta maionesa koilarakada batekin, eta kozina ezazu marian 30 bat minutuz (erabili pyrex erako ontzi bat, laberako berezia).

Urdaiazpiko hezurrak ere osagai bikainak dira fumetak eta saldak prestatzeko. Eta xerraren bat sobratu bazaizu ere, txikitu egin dezakezu eta urdaiazpikoz betetako orburuosasungarri batzuk prestatu (edo beste hestebeteren bat erabil dezakezu, entremesetan soberan geratu bazaizu).

Azken-burukoak, turroiak eta txokolateak kasu, denbora nahiko luzez kontserbatzen dira hotzik gabe.  Hain zuzen ere, hobe da hozkailuan ez gordetzea, hezetasunagatik eta tenperatura-aldaketengatik. 12-18 hilabete inguruko iraungitze-epea izaten dute, baduzu nahikoa denbora jaki horiekin azken-buruko goxoak egiteko!

Turroizko xanpain-sorbete bat iradokitzen dizugu. Birrindu ezazu sobratu zaizun turroia (100 bat gramo) eta hur-izozkia (500 g), krema bat lortu arte; gehitu cava (100 g), eta zerbitzatu gainean zatitutako hur freskoak botata (50 g).

BM Supermerkatuetan, zure ospakizunetarako beharrezko osagai guztiak aurkitzeaz gain, mahaikide kopuruaren arabera erosi beharreko kopuruei eta produktu freskoek eskaintzen dizkizuten aukera guztiei buruzko aholkuak ematen dizkizugu.

Ba al zenekien…

  • Ezin direla berriro izoztu aurrez izoztuta egon diren haragi edo arrain gordinak?
  • Tenperatura handietan kozinatutako haragiak edo arrainak arazorik gabe eta dituzten dihainak galtzeko arriskurik gabe izoztu daitezkeela?