
Elikadura
Fruitu gorriak: antioxidatzaile naturalak
Gaztetasunaren elixirra dosi gorri txikietan. Ez da kosmetika-produktu zail eta oso garesti bat, basoan dago ezkutatuta, hartu nahi duen edozeinen esku. Ipuin batean bezalaxe, baia txiki horiek azal eta bihotz gazte baten sekretua ezkutatzen dute barruan.
Alabaina, zer ezkutatzen dute betidanik hain preziatuak izan diren basoko fruta bitxi horiek? Ez da inolako edabe magikorik, baizik eta flabonoideak, antozianoak eta antioxidatzaileak. Izan ere, fruituen koloreak nutrizio-edukiaren arrastoak ematen dizkigu. Zenbat eta kolore biziagoa izan, orduan eta handiagoa izango da elementu antioxidatzaileen edukia. Eta hori guztia azukre erantsirik gabeko zapore gozo batekin. Eska al daiteke gehiago? Hala ematen du, bada. Izan ere, polifenoleak ere badituzte, hala nola kertzetina, baita fitonutrienteak ere, hala nola beta-karotenoa, luteina, likopenoa eta zeaxantina, guztiak funtsezkoak gure sistema baskularrerako eta antioxidatzaile natural gisa.
Fruitu gorriak nola kontserbatu
Edozein fruta fresko gisa, propietate horiek guztiak galdu gabe ahalik eta gehien kontserbatzeko zailtasuna da arazorik handiena. Oro har, ez diegu zurtoina kendu behar eta ez ditugu busti behar, kontsumo aurreko azken unera arte. Nolanahi ere, hiru zati ur eta zati bat ozpin duen nahaskiarekin pasa ditzakegu. Eta ozpinik erabili nahi ez baduzue, ur beroarekin ordezka daiteke. Behin nahaskiarekin pasata, arreta handiz lehortu, eta paper xurgatzailea duen katilu edo ontzi batean sartuko ditugu, hezetasuna eta lizuna ager ez dadin.
Errezetak fruitu gorriekin
Era guztietara gustatzen zaizkigu fruitu gorriak. Azken-buruko gisa, izugarri gustatzen zaigu txokolatearekin uztartzea... Oso gustuko dugu errezeta hau, fruitu gorriak txokolate zuriarekin eta beltzarekin. Entsaladei freskotasuna, zaporea eta kolore bizia ematen diete; fruitu gorriz eta gaztanberaz prestatutako entsalada hau eta ernamuin berdez, fruitu gorriz eta Parmako gaztaz prestatutako beste hau goxo-goxoak daude.
Eguraldi ona iristear den honetan, zerbait freskoxeagoa jan nahi baduzu, egin ezazu froga, gehitu fruitu gorriak zure zukuei. Ziur gaude gustatuko zaizkizula!
Edonola ere, kontsumitzeko une ezin hobean gaude, eta BM Supermerkatuetan eskura dituzu; marrubiak, ahabiak, andere-mahatsak edo masustak, guztiak aitzakia egokia dira geure burua mimatzeko eta geure azala eta geure organismoa arretaz zaintzeko.