Aholkuak
Etxean egindako kroketak: gakoak, perfektuak (eta pixka bat osasungarriagoak) izan daitezen
Kurruskariak kanpotik, krematsuak barrutik eta hamaika betegarri aukeran, klasiko bat dora, eta beraien eguna ere badute: urtarrilaren 16a, Kroketaren Nazioarteko Eguna. Gutxitan huts egiten du errezeta honek...zerbait okertzen ez bada, behintzat.
Etxean egindako kroketak: gaizki atera ohi dena...
Oinarrian egon ohi da lehenengo akatsa: bexamelean. Likidoegia edo lodiegia gelditzen bada, kroketak testura galtzen du eta maneiatzeko zaila izaten da. Litro bat bexamel egiteko gutxi gorabeherako proportzioa: Litro bat esne oso, 120 gramo gurin eta 120 gramo irin. Proportzio hori funtsezkoa da.
Eta proportzio hori bezain garrantzitsua da orea jalkitzen uztea. Orea ondo hozten bada –hobe egun batetik bestera uztea– errazagoa izango da kroketak batzea, eta ez dira horren erraz irekiko frijitzerakoan. Presta ezazu orea gutxienez 8 ordu lehenago
Ohiko beste akats bat izaten da betegarri koipetsu gehiegi erabiltzea (txorizoa, hirugiharra, gazta ondua) bexamelarekin orekarik gabe; astuna geldi daiteke kroketa, eta testura krematsuari protagonismoa ken diezaioke. Kroketa krematsua izan behar da, hornigai zatitxoekin, eta ez bexamelarekin bateratutako hornigaiak.
Kroketa guztiak batera frijitzen saiatzea (olioaren tenperatura jaisten du, kroketak olioa xukatzen du eta, frijitu beharrean, egosi egiten dira, erraz apurtzen dira eta jan ere ezin dira egin. Gutxika frijitu behar dira, olioaren tenperatura jaitsi ez dadin eta, horrela, kanpotik gorritu eta barrutik berotu daitezen.
Kroketa krematsuak eta goxoak egiteko trukuak
Gakoa da bexamela ondo kozinatzea, irinari gordina ez geratzeko adina denboran eraginez eta esne beroa pixkanaka botaz. Esnearen zati bat erabili beharrean salda erabiltzeak (barazki-, oilasko- edo arrain-salda) zaporea emango dio oreari, koipe gehiago gaineratu beharrik gabe.
Arrautzatan eta ogi arrailetan bi aldiz pasatzeak estaldura kurruskariagoa lortzen laguntzen du, eta kroketa osorik mantentzen du.
Eta frijitua ere hobetu daiteke. Olioak oso beroa egon behar du eta kantitate egokian erabili behar da, kroketa azkar zigilatu dadin eta beharrezkoa baino koipe gehiagorik xukatu ez dezan. Olio berotan (200ºC) frijitu behar dira.
Nola prestatu, arinagoak izan daitezen, beraien esentzia galdu gabe
Aldaketa txiki batzuk besterik ez dira egin behar. Adibidez, betegarri begetalak aukeratzea (perretxikoak, ziazerbak, kuia, lekaleak), edo haragia edo arraina barazkiekin konbinatzea.
Bexamelaren gurin eta olio proportzioa ere egokitu daiteke, esne erdigaingabetua erabili, baita azukre erantsirik gabeko landare-edariak ere.
Beste aukera bat da errebozatu alternatiboak probatzea, hala nola ogi integrala edo olo-maluta birrindua, baita labean edo aire-frijigailuan kozinatzea ere, emaitza arinagoa lortzeko.
Ikuspegi horretan sakontzeko, kroketa osasungarriaren goraipamena uzten dizugu hemen, non bertsiorik orekatuenak esploratzen diren, zaporeari muzin egin gabe. Ea hobetu ditzakezun Urdaiazpiko iberiko eta arrautzazko kroketa hauek!
Eta kozinatzen hasteko astirik ez duzun egun horietarako, mahaira eramateko prest dauden kroketa, enpanada eta errebozatu aukera zabala aurki dezakezu BM Supermerkatuetan, kontsumitzeko une eta gustu ezberdinetara egokituz.
Azken batean, beste hainbat errezeta tradizionalekin gertatzen den bezala, arazoa ez da kroketa: garrantzitsuena da nola egiten dugun, zer osagairekin eta zer maiztasunekin jaten dugun.
BM Supermerkatuetan hurbileko eta tokiko produktu freskoen aldeko apustua egiten dugu, bakoitzak irizpidez aukeratu dezan eta bere erosketa egunerokorako pentsatutako elikadura osasungarri eta errealista batera egokitu.
Zenbateraino zara kroketa-zalea? Zein da kroketa pixka bat osasungarriagoak egiteko zure trukua? Konta iezaguzu Facebooken, X, Instagramen edo TikToken.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.