
Trukuak
Olio hotzarekin frijitzea, eta frijituak menderatzeko beste truku batzuk
Ez da erraza modu perfektuan frijitzea. Tenperatura-punturik egokienera (180 gradu) berotu behar da olioa, jakia barrutik egin eta kanpotik kurruskari gera dadin. Horixe da oinarrizko araua, baina komeni da zure frijituak perfekzionatzen lagunduko dizuten beste truku batzuk gogora ekartzea:
- Erabil ezazu kalitatezko olioa: Aukera ezazu oliba-olio birjina edo oliba-patsaren olioa; zaporea ematen dute, eta hobeto jasaten dituzte tenperatura altuak. Horren ordez, oleiko ugariko ekilore-olioa erabil dezakezu, are oliorik gabe frijitu.
- Hobe olio garbia: Baina berrerabiliz gero, betiere iragazita eta gehienez ere bi aldiz, osasunerako elementu kaltegarririk sor ez dadin. Gainera, gehienez astebetez gorde behar da berrerabiltzeko olioa.
- Lehenengo olioa, gero sua: Olioa zartagina hotza dagoenean botatzea eta gero berotzen jartzea komeni da. Era horretan, hobeto kontrolatzen da tenperatura, eta olioa erretzeko arriskua murrizten da (200 gradutik gora, kea botatzen hasi eta hondatu egiten da). Oliotara ogi-mamia botatzen baduzu, prest noiz dagoen esango dizu.
- Erabil ezazu kopuru egokia: Bai, elikagaiak ondo frijitzeko, oliotan erabat murgilduta geratubehar dira (ahaztu kroketei buelta ematearen kontua).
- Itxoin berotu arte: Frijitu kurruskaria eta koipe gutxiagokoa lortu nahi baduzu (geruza bat sortzen da kanpoaldean, olioa barrura sartzea saihesten duena).
- Hotzean ere ‘friji’ dezakezu: Egia esan, hori gehiago da konfitatzea. Adibidez, baratxuriak konfitatzea, delikatuak baitira eta oso azkar erretzen baitira. Bota itzazu hotzetan, eta mantendu 90 bat gradutan 40 bat minutuz. Bakailaoa, txipiroiak edo izokina ere konfita ditzakezu.
- Ez bota jaki gehiegi: Jaki asko batera botaz gero, olioaren tenperatura jaitsi daiteke, eta horrek kaltea eragingo dio frijituari (frijitu ordez, egosi egingo zenuke).
- Ez gatzik, ez espeziarik frijitzerakoan: Bizigarri horiek aldaketak eragiten dizkiete olioei. Hobe da frijitu eta gehiegizko koipea kendu ondoren botatzea.
- Kontuz hezetasunarekin: lehortu ondo arrainak, eta hobeto arrautz-irineztatzen badituzu (irina, arrautza, ogi birrindua); ur asko duten elikagaiak (barazkiak kasu), hobe tenperatura txikiagoetan (160 bat gradutan) frijitzea.