Zaindu zeure burua
Etxean egindako detox spa, zure sukaldean dituzun osagaiekin
Bainu terapeutikoak ez dira duela gutxiko moda bat. Antzinatasunetik erabili izan dira muskuluak erlaxatzeko, zirkulazioa hobetzeko eta burua deskonektatzeko. Ondo dokumentatuta dago haien eraginkortasuna: gaitzak prebenitzen laguntzen dute, gorputza erlaxatzen dute eta ongizate fisikoa eta emozionala ematen dute.
Zure sukaldea, spa naturalik onena
Etxean zeure spa propioa sortzeko ez dago inbertsio handirik egin beharrik. Ur beroa, 30 minutu eta seguru asko etxean edukiko dituzun osagai batzuk baino ez dituzu behar.
Bainurako berariazko produktu industrialez haratago –eta horiek ere aukera ona diren arren– naturak ere haiek bezain eraginkorrak diren alternatibak eskaintzen ditu. Honako bost hauek, adibidez:
- Itsasoko gatza: mineral esentzial kopuru handia du (magnesioa, kaltzioa, potasioa, zinka, iodoa).
- Sodio bikarbonatoa: esfoliatzaile naturala eta alkalinizatzailea.
- Te berdea: antioxidatzailea eta larruazalerako lasaigarria.
- Oliba-olioa: hidratatzaile sakona.
- Eztia eta limoia: bakterien aurkakoak eta elikagarriak.
Itsasoko gatza vs gatz arrunta: zein aukeratu bainatzeko?
Itsasoko gatza da detox bainu bat hartzeko gomendatuena. Gatz arruntak ez bezala, hidratatu, desinfektatu eta hantura murrizten duten mineralak ditu, magnesioa eta potasioa kasu.
- Disolbatu bi kilo inguru itsasoko gatz uretan 37 ºC baino gehiagora, eta gozatu 20-30 bat minutuko bainuaz, zirkulazioa aktibatzeko eta gorputza erlaxatzeko.
Bainatu te berde antioxidatzailearekin
Te berdea antioxidatzaile indartsua da, eta narritadura arindu eta larruazalaren argitasuna hobetu dezake. Nola prestatu:
- Egin infusioa, 10 poltsatxorekin, 2 litro uretan. Utzi jalkitzen15 minutuz. Iragazi eta bota ur beroz betetako bainuontzira. Sar zaitez 20 minutuz, eta utzi polifenolei haien efektua egiten.
Oliba-olioa eta eztia: hidratazio gorena
Konbinazio perfektua, larruazal lehorretarako edo udazkeneko hotzak zigortutako larruazaletarako.
- Bota lau koilarakada oliba-olio birjina estra eta beste bi koilarakada ezti natural ur beroz betetako bainuontzira. 20 minutuko bainuarekin, larruazala elastikoago eta leunago geratuko zaizu.
Bikarbonatoaren eta limoiaren detox boterea
Sodio bikarbonatoko bainu batek larruazaleko azkura arintzeko, gorputza desintoxikatzeko eta, are, hainbat afekzioren sintomak arintzeko ahalmena du.
- Erabili 200 gramo sodio bikarbonato eta bi limoiren zukua ur berotan (37-40ºC). Bikarbonatoak ura alkalinizatzen du, eta limoiak C bitamina eta efektu garbitzailea emango dizkio.
Ikusten duzun bezala, elikagai edo osagai naturalek onura kosmetikoak dituzte eta lagungarriak izan daitezke etxean zure edertasun-tratamenduak egin ditzazun. Osagai natural gutxi batzuekin, benetako spa bat sor dezakezu etxean.
BM Supermerkatuetan, sukaldetik zure ongizate-erritualak sortzeko beharrezko guztia aurkituko duzu. Zein da zurea? Konta iezaguzu Facebooken, Twitterren, Instagramen edo TikTok-en!
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.