
Zaindu ezazu zure burua
Edertze-tratamendua etxean: orburua barrutik eta papaia kanpotik!
Eguraldi ona iristearekin batera, larruazaleko inperfekzio txiki horietaz, gure ileaz eta neguan hartu ditugun eta soberan ditugun kilotxo horietaz kezkatzen hasten gara. Lasai, oraindik garaiz zaude hondartzan zure gorpuztxoa eta larruazal bikaina harro erakusteko.
Horretarako, larrialdietarako etxean egindako edertze-tratamendu baterako oso eraginkorrak diren bi osagai erabil ditzakezu: orburua eta papaia. Barazki edo ortuari horren (egiatan, infloreszentzia bat edo lore-multzo bat da orburua) eta fruta tropikal ezagunenetako honen (ez daitezela minduta sentitu ananak, mangoak, ahuakateak, granadak edo kakiak) arteko konbinazioak barrutik zein kanpotik zainduko zaitu.
Nola? Oso modu errazean. Barrutik zaintzeko, zure asteko menuan orburuan sarriago sartzea proposatzen dizugu. Oinarrizko osagaia da dieta arazgarrietan eta argaltzeko dietetan, ez baitauka ia kaloriarik, ezta apenas koiperik ere. Gainera, diuretikoa da eta digestioari eta heste-igarotzeari laguntzen die.
Ilearen eta larruazalaren zainketan ere badu eraginik orburuak. Antioxidatzaile kopuru handia du –zimurren eta orbanen aurkako efektua dute–, bai eta A, B eta C bitamina ugari ere –ile lehorraren, ahularen eta distirarik gabeko ilearen aurkako aliatu perfektua, beraz–.
Gainera, modu askotara presta daitezke orburuak: gordinik entsaladan; erreta, plantxan edo labean; lurrunetan; egosita… Azkeneko kasu horretan, ez ezazu egosketaren ura bota! Aprobetxa ezazu beste plateren bat prestatzeko, ur horretan geratzen baita mantenugai asko. Zer iruditzen galeper-arrautzaz betetako orburu goxo batzuk?
Papaia:aire tropikaldun maskarak eta kremak
Behin barrutik zaindu ondoren, kanpoaldea zaintzeko unea da. Horrela, bada, larruazala eta ilea zaintzeko papaiaz egindako hiru maskara eta krema erraz egitea proposatzen dizugu:
- Larruazala hidratatzeko: papaia oso ona da larruazal lehorrak hidratatzeko. Nahastu ezazu papaia-xerra bat ezti koilarakada batekin, eta aplikatu 20 minutuz astean hiru aldiz, lotaratu aurretik. Gainera, aknearen kontrako erremedio ona da.
- Zelulitisaren aurka: eman ezazu masajea zelulitisa duzun zonan krema honekin. Nahastu itzazu papaia-xerra bat, azukre koilarakada txiki bat eta koko-oliozko beste bat; eman ezazu masajea bost bat minutuz. Krema esfoliatzaile ona ere bada.
- Ilea elikatzeko: ilea indarberritzeko eta zolda kentzeko ideala. Nahastu itzazu papaia-xerra bat eta bi koilarakada handi jogurt natural (100 bat gramo). Aplika ezazu krema ile hezearen gainean 20 bat minutuz, astean hiru aldiz. Osagai hau gehitu diezaiekezu ilea mimatzeko gainerako produktu naturalei.
BM Supermerkatuetan aurkituko dituzu truku hauetarako fruta eta barazkirik onenak. Eta zuk ba al duzu zeure burua zaintzeko trukurik? Parteka ezazu!
Papaiari buruzko xehetasun gehiago
- Papaiaren mamia ona da zauriak orbaintzeko eta orpoetako erroitzak murrizteko.
- Papaia kontsumitzeak beltzaran-kolorea indartzen eta mantentzen du.
- Kurkuma-hautsaz nahastuta, biloa kentzeko produktu ona da papaia.
- Papaia-haziek mantenugai ugari dute eta, ehotuta, piperbeltzaren ordezko ona dira, papaia-haziak ere minak baitira.
- Sagar batek baino kaloria gutxiago dute, 39 kilokaloria 100 gramo bakoitzeko.