Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Zaindu ezazu zure burua

Aloe vera, banbua eta kalamua: ama naturaren edertasunerako sekretuak

Opari itzelak egiten dizkigu naturak. Paraje ikusgarriez gain, geure burua barrutik zein kanpotik zaintzeko produktu naturalak eskaintzen dizkigu. Gure dietan oinarrizkoak diren jakietatik hasi (frutak eta barazkiak kasu) eta zainketa pertsonaleko produktu askoren oinarrizko osagai bihurtu diren landareetaraino.

Aloe Vera da nabarmenetako bat. Ur, antioxidatzaile eta mineral kopuru handiko landarea da; horregatik, ezin hobea da larruazala eta ilea hidratatzeko. Nahikoa da hiru aloe vera koilarakada zure ile-egokitzailearekin nahastea; ikusiko duzu nolako emaitzak: zure ileak trinkotasun eta distira handiagoa izango du.

Banbua da kosmetikan ibilbide handia duen beste landare bat. Banbuak ere dohain hidratatzaile nabarmenak ditu; horrela, bada, perfektua da ile fin eta kaltetuak biziberritzeko. Aurpegi-garbitzaile eraginkorra da, gainera, hanturaren aurkako eta larruazala sendotzeko ezaugarriekin; horrenbestez, ohikoa da xaboien eta aurpegirako kremen osagaien artean aurkitzea.

Gainera, banbua asko erabiltzen da ontziak eta tresnak fabrikatzeko, kosmetikan zein beste sektore batzuetan, baliabide natural, ekologiko eta jasangarria baita. Hortzetako eskuilak dira horren adibide.

Halaber, kalamu-hazien olioak banbuak dituen ezaugarri ia berberak ditu larruazala zaintzeko: hidratatzailea, hanturaren aurkakoa eta antioxidatzailea da (azido fenoliko eta C, A eta E bitamina kopuru handia du), beraz, perfektua da larruazal sentikor eta lehorretarako. Errazena da zuzenean ematea, masaje suabe batekin.

Ileari dagokionez, egokia da lehortasuna eta deshidratazioa saihesteko, ileari hazten laguntzen dio eta haren elastikotasuna hobetzen du. Horretarako, eman kalamu-olioz eta eztiz egindako maskara bat (bakoitzeko lau koilarakada) ilea garbitu ondoren, utzi 30 bat minutuz eta eragin uretan.

Ilea zaintzea: dena batean

Produktua nahasten ibiltzea gustatzen ez bazaizu, eta zure ilean produktu hauen dohainak probatu nahi badituzu, BM Supermerkatuetan badituzu Aloe Vera kalamuarekin eta Aloe Vera banbuarekin konbinatzen dituzten xanpuak eta ile-egokitzaileak.

Jatorri naturaleko osagaiak dituzte % 94an (ez dute sulfatorik, parabenorik eta koloratzailerik), eta aproposak dira buru-larruazal sentikorretarako (pH orekatua). Seguruak dira tindatutako ilerako ere. Proba itzazu eta konta iezaguzu.