Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Eskolara itzultzea

Eskolara itzultzeko prestatzen ari gara

Lanera itzultzea ez da erraza izaten helduentzat, ezta haurrentzat eskolara itzultzea ere. Ahalik eta gehien gozatu dute oporrez, ordutegiak ez dira urtean zehar bezain zorrotzak izan eta elikadura ere aldatu egin da:sarriago jan dute etxetik kanpo, izozkiren bat ere bai...

Eskolara itzultzea errutinara itzultzea eta udan zehar geureganatu ditugun ohitura horiek birbideratzea da. Goizean goiz jaiki beharko dugu, hilabete hauetan zehar ez bezala; beraz, goizago oheratu beharra dago.Kasu hauetan egokiena izaten da aldez aurretik hastea eta aldaketa horietara pixkanaka egokitzen joatea. Horregatik, espezialisten aholkua da eskolak hasi baino egun batzuk lehenago oporretatik itzultzea, eskolarako itzulera ondo eta presarik gabe antolatu ahal izateko.

Aldaketa horiek, loari eragiteaz gain, elikadurari ere eragiten diete. Udan beranduago bazkaltzen eta afaltzen dugu eta, goizean goiz jaikitzen ez garenez, batzuetan otorduren bat galtzen dugu.Baina orain eskolak markatutako ordutegiak errespetatu behar ditugu. Arantza Lopez-Ocaña nutrizioan espezializatutako medikuak nabarmentzen du garrantzitsuena dela eguneko bost otorduak egitea, bat bera ere galdu gabe, gure odoleko glukosa-mailak egonkor manten daitezen orduetan; era horretan, gure seme-alabek eskolan errendimendu ona lortzeko behar duten energia izango dute.

Etxetik gosaldu gabe irtete hori, ezta pentsatu ere, eguneko lehen otordua baita garrantzitsuena. Zure seme-alabek ez badute gosaltzen, nekatuta egongo dira eta kosta egingo zaie kontzentratzea, eta horrek eragin negatiboa izango du beren ikaskuntzan eta errendimenduan. Has dezatela eguna gosari oso eta anitzarekin. Lopez-Ocaña doktoreak gomendatzen du sasoiko frutaren bat, basokada bat esne edo landare-edariren bat eta zerealak (erantsitako azukrerik gabekoak badira hobe) edo ogia (ahal dela, integrala) olioaz edo hestebeteak gosaltzea.

Ezin ditugu hamaiketakoa eta askaria ere ahaztu; askarian ez da komeni opil industrialak eta azukredun edariak hartzea. Ogitarteko bat eta fruta edo zukua, edo jogurta fruitu lehorrekin izan daitezke hamaiketako edo askari osasungarri baterako aukerak.

Bazkariak askotarikoak izan behar dira: pasta barazkiekin eta oilaskoa edo izokina plantxan; lekaleak eta oilasko errea eta entsalada; leka-patatak eta arraina labean (arrain urdina zein zuria), etab.

Oro har, bazkariak etxetik kanpo egiten dituzte, haur asko geratzen baitira eskolako jangelan bazkaltzen. Horrek lan bat gutxiago ematen die sukaldean gurasoei; hala ere, garrantzitsua da gurasoek eguneko menuak gainbegiratzea, gainerako otorduetan prestatu beharrekoa seme-alaben beharretara egokitzeko eta bazkarian jan dutena afarian berriro ez prestatzeko.

Lopez-Ocaña doktoreak gogorarazten digun bezala, afariak “arinak izan behar dira, eta ez da beranduegi afaldu behar”; era horretan, hobeto lo egingo dute eta atsedena eraginkorragoa izango da. “Horrela, goizago, atseden hartuta eta energiaz beteta hasiko dugu eguna”, dio Lopez-Ocaña andreak.

Arraina labean, haragi zuria plantxan edo tortilla frantsesa barazkiekin. Azkenburuan fruta, jogurta edo basokada bat esne.Janari azkarra eta koipeak noizbehinkako aukera izan daitezke, eta hobe etxean prestatutakoak baldin badira.Askoz goxoagoak egongo dira etxean egindako pizzak edo kroketak.