On Line denda ikusteko zure kontuan sartu behar duzu.

Milesker.

ONARTU

Web gune honek cookiak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Ogitarteko bat zure motxilan. Askaria, jan osasungarria. %15-eko energia-ekarpena, egunero.

Askaria ikasleen jana dela kontsideratzen da, eta ez zaio benetan merezi duen garrantzia ematen.

Aitzitik, ekarpen nutritibo bat da, denbora-tarte batean, bazkariaren eta afariaren artean, alegia, eta oso luzea izan daiteke tarte hori.
Askariak eguneko energia-ekarpenaren  %15 eman behar du,  gosariak % 20, bazkariak % 40, eta, afariak, berriz, % 25. Gainera, haurren digestio-aparatua oraindik garatzen ari denez, haien organismoa ez dago prest denbora luzez jan gabe egoteko.  Askariak beharrezko energia-karga ematen du, oso baliagarria dena egunarekin jarraitzeko edo ahalegin psikikoa eta/edo fisikoa behar duten jarduerak burutzeko, hala nola eskolaz kanpoko jarduerak. 
Osasungarriena hiru multzo hauetako elikagaiak konbinatzea da:  baso bat esne, frutarekin edo zerealekin, ogia txokolatearekin eta fruta-pieza bat.  Edo, bestela, oso gomendagarria da  jogurt bat eta fruitu lehorrak  jatea, edo  urdaiazpikoa eta gazta ogitartekoa. 
 BM Supermerkatuen eta Nettoren helburua jendea kontzientziatzea da, ogitarteko tradizionalak askari osasungarri batean duen garrantziarekin. 

Laguntzailea:

  • Goikoa
  • Berlys