
Elikadura osasungarria
Errege Egunaz gozatzeko gozo-gauzak (Erroskaz gain)
Eskari handieneko produktuetako bat da Errege-erroska. Azukreztatutako fruta-zatidun masa gozodun opil honek ezustekoren bat ezkutatzen du barnean, hala nola irudi txikiak edo baba tradizionala; hori egokituz gero, erroska ordaindu beharko duzu. Esnegainez edo kremaz ere bete ohi da. Laburbilduz, gure herrialdean gehien kontsumitzen den gozo-gauzetako bat da, baina ez bakarra.
Xixonako turroia
Gaur egun turroi mota asko dagoen arren, herri horretakoa da sasoi honetako produktu nagusia. Energia-botere handia du, eta gluzido, landare-koipe eta proteina kopuru handikoa da.
Toledoko mazapana
Urte osoan kontsumitzen da hiri horretan, baina Eguberrietako gastronomiaren altxortzat jotzen da. Arbendolak eta azukrea borra batekin birrintzen dira; hortik dator “pan de maza” gaztelerazko izena, gaur egungo mazapana. Bertsio ezberdinak daude, hala nola “Cadizeko ogia” eta “pastel de Gloria”, biak ala biak Andaluziakoak.
Estepako polboroia
Andaluziar jatorrikoa da gozo hau, txerri-gantzez, gari-irin txigortuz, arbendola birrinduz eta azukrezprestatzen den talo txikia. Polboroia apaintzeko irina botatzerakoan, badirudi hautsa dagoela; hortik datorkio izena. Merkatuan produktu honen aukera ugari dagoen arren, Estepakoa da kalitate handieneko aukeretako bat.
Valentziako azukre-arbendolak
Arbendola konfitatu hauek Alcoyn eta Casinosen hasi ziren egiten; gaur egun, leku horietan egiten dira Espainiako azukre-arbendolagehienak. Barietate ezberdinak daude, betiko zuriak edo txokolatedunak. Gozozaleentzako aperitibo ideala.
Zein da zure gogokoena? Konta iezaguzu Facebook-en, Twitter-en edo Instagram-en.