Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Polboroi zuria eta iluna txokolate mineko trufarekin

Lau lagunentzako osagaiak:

3 Antonio Anaut polboroi natural

Kakaozko 3 Antonio Anaut polboroi

Txokolate beltza (200 g)

Esne-gaina harrotzeko (140 ml)

Gatz pixka bat

Pipermin pixka bat

Kakahuete eta almendra txigortuak (40 g)

Prestaketa:

Polboroiak txikitu eta gorde. Lapiko batean, esne-gaina ipini eta berotu irakitera heldu gabe; azkenik txokolatea zatitua gehitu eta urtu; espatula batez lagunduta irabiatu, nahasketa homogeneoa lortu arte nahasi eta film paperez estali. Hozkailuan gutxienez 2 orduz jalki. Gatz eta pipermin pixka bat bota eta nahastu. Hozkailuan gorde trufaren trinkotasuna hartu arte. Plater batean, polboroiz osatutako oinarri bat ipini eta, haren gainean, txokolatezko “quenelle” bat jarri; ondoren, fruitu lehorrekin hautseztatu.

  • POSTREAK
  • GOZOAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: +60'