Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Gabonak tokiko produktuekin ospatu

Irina, azukrea, gantza... eta beste ezer ez

Pitillasko labeko polboroien istorioa maitasun-istorio bat da. Leoncio Anaut Pitillasko (Nafarroa) gazte batez maitemindu zen, 1939an. Handik gutxira, Anaut gazteak neskaren gurasoak bisitatu zituen harekin ezkon zedin eskatzeko. Gazteak ezkontzearekin batera, Pitillasko ogi-labea sortu zuten.

Une horretan, gaur egun Berta Anautek —Leoncioren bilobak— zuzentzen duen enpresaren historia hasi zen. Bertak, bere aitonaren legatuarekin jarraitzen du pasio izugarriarekin. Bertan egiten dituzten madalenengatik eta polboroiengatik gaur egun ezaguna den marka, ogi-labe bat izaten hasi zen. Bertan, goizetan ogia laberatzen zuten eta, arratsaldetan, garai bateko egur-labeetan gorde behar zen beroa aprobetxatuz, pastak egiteko erabiltzen zuten, baita herriko bizilagunek eramaten zizkieten beste janari eta gisatu batzuk edo animaliak prestatzeko ere. Ogiak eta pastak okindegian saltzen zituzten eta, atoi batean kargatuta, inguruko herrietan banatzen zituzten.

“Tokikoa kontsumitzea ardurazko kontu bat da”

Tradizioak aurrera jarraitu zuen Bertaren aitarekin. ‘Nire etxean inoiz ez da bereizketarik egin labearen —lana— eta etxearen —familiako bizitza— artean; lantegiaren gaineko solairuan bizi ginen, goiko solairuko etxebizitzan, eta txikia nintzenean gogoan dut labean jolasten nuela nire aita lanean ari zen bitartean'. Eta aita ere pixkanaka eboluzionatuz joan zen; ‘ni oso txikia nintzenean, soilik pastak egitea erabaki zuen, eta pasta horien artean, polboroiak’.

Bertak aitona-amonengandik eta aitarengandik ez ditu tradizioa eta errezetak soilik gordetzen, baita haien filosofia ere: ‘nire aita beti aurreko egunean baino hobeto egiteko jaikitzen zen, bere madalenak eta polboroiak aurreko egunekoak baino hobeak izateko. “Alaba, ilusio horrekin jaikitzen ez bazara, honek ez du funtzionatuko”, esaten zidan’. Bertak familiatradizioarekin jarraitu du, lehendabizi bere aitonak abian jarri zuen lantegian bertan eta, 2016az geroztik, bertan ekoizten dutenera hobeto egokitzen diren instalazioetan, Tafallaren (Nafarroa) kanpoaldean.

“BM Supermerkatuekin naturaltasunez egin dugu bat. Gure filosofiak oso antzekoak dira”

Euren produktuak, madalenak, polboroiak eta erroskilak Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko BM Supermerkatu guztietan aurki daitezke, eta gero eta gehiago beste zona batzuetan. Anaut familiarentzako oso garrantzitsua da euren produktua errespetuz tratatzen duten eta euren kalitatea eta hurbiltasuna baloratzen duten lekuetan saltzea: ‘BMk tokiko kalitatezko produktuaren aldeko apustu argia eta irmoa egiten du. Hori guretzako garrantzitsua da. Elkarrekin lanean hasi ginenean naturaltasunez egokitu ginen. Gure filosofiak oso antzekoak dira’.

Ildo horretatik, BM Supermerkatuek hurbileko eta produktore txikien produktua marka erraldoien produktuak bezain erraz familiengana iristen laguntzen dute. Era horretan, ez soilik eskualde bakoitzeko ekonomia baita gune bakoitzaren nortasuna ere gordetzen dira: ‘lurraldeei nortasuna bertako pertsonek eta tradizioek ematen diete, eta gastronomiaren kasuan oso aberasgarria da horri eustea: ardura-kontu bat da’.

Antonio Anaut polboroiak

Irina, azukrea, gantza… eta beste ezer ez. E-gehigarriak (kontserbagarriak, koloragarriak, egonkortzaileak, trinkotze aurkakoak eta gainerako ‘osagai’ ez-naturalak) nagusi diren produktu prozesatuen munduan ezinezkoa dirudi osagarrien zerrenda batean hiru elementu horiek soilik agertzea, baina horrela da. Antonio Anaut lantegitik irteten diren polboroiak biltzeko paperean hau irakur daiteke: ‘Osagaiak: gari-irina, azukrea, txerri-gantza eta kanelaaroma’. Izan ere, hori bakarrik dago osagaien biltegian: irin-zakuak, azukre-zakuak, txerri-gantzen blokeak (hozkailuan) eta kanelako aroma naturaleko paketeak.

“Guretzako garrantzitsuena zaporea eta prozesuak ahal den gehien mantentzea da, gure aitak egiten zuen bezala”. Teknika zorrotza, urrats bakoitzean produktuari ematen dioten mimoa eta goi-mailako osagaiak dira horretarako gakoak.

Polboroi batek bi egun inguru behar ditu amaituta egoteko. Irinak deshidratatze-prozesua hasten duenetik —irinean naturalki dagoen ia hezetasun osoa ezabatzen dute ehundura fina eta akats gabea lortzeko eta bizitzeko ura behar duten mikroorganismoen hazkundea ahal den gehien ekiditeko— polboroiak eginak eta bilduta salduko dituzten poltsetan sartu arte, 24-48 ordu igarotzen dira. ‘Egosi ondoren asko irauten duten beste produktu batzuk dauden bezala, polboroia oso delikatua da, bere denbora eta prozesuak behar ditu, eta ezin da presaka egin.