Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Trukuak

Errege-erroska osasungarria egiteko 5 truku, eta gozorik magikoenari buruzko beste bitxikeria batzuk

Aurten ere Errege Magoen etorrerarekin amaituko ditugu Eguberriak, ilusioz betetako eta elkarrekin berriro egoteko aukera ematen digun garai hau; baina mahaiaren bueltan gehiegikeriak ere egiten ditugu, truku hauei esker saihestu ahal izan ditugunak. Azkeneko erasoa falta da, baina, oraindik: Errege-erroskarena.

Urtarrilaren 6ko postre tradizional hori Eguberrietako ohikoenetakoa da. Baita dibertigarrienetakoa ere, barruan gordetzen duen jolasari esker; badakizu: iruditxoa aurkitzen baduzu, Errege edo Erregina koroatuko zaituzte; baba aurkitzen baduzu, ordea, Erroska ordaindu beharko duzu.

Ba al dakizu nondik datorren tradizio hori? Neguko solstizioan (abenduaren 21 inguruan) egiten zen erromatar jai batetik dator; jai hartan, pikuekin, datilekin eta eztiarekin prestatutako opil biribil batzuk oparitzen zitzaizkien esklaboei, barruan baba lehor bat zutenak. Baba aurkitzen zuena bereziki ondo zaintzen zuten jaietan zehar.

Errege-erroska gosari, postre edo askari goxo-goxoa da egun berezi horretarako, batez ere txokolate-katilukada batekin batera jaten badugu. Gaur egun, askotariko erroskak aurki ditzakegu:  chantillyz, kremaz, txokolatez… betetakoak, esaterako; baina jatorrizko errezetak ez zeraman azukreztatutako frutarik, ezta chantillyrik ere (60ko hamarraldian hasi ziren era horretakoak), eta orain horiek dira gustukoenak etxe guztietan (Espainian kontsumitzen diren errosken % 80k gutxienez, chantillya izaten dute).

Gezurra badirudi ere, ez da zaila etxean Errege-erroska egitea, are, dituen kaloriak pixka bat murrizteko ere aprobetxa daiteke. Hona hemen Errege-erroska osasungarrixeagoa egiteko 5 truku:

  • Irin integrala: Gari-irin zuri finduaren ordez, erabil ezazu irin integrala. Beste aukera batzuk ere badaude: olo-irina, kinoa-irina edo zekale-irina.
  • Esneki gaingabetuak: Esne osoaren ordez, esne gaingabetua. Landare-edariren bat ere erabil daiteke.
  • Zuringoak baino gorringo gehiago: Arrautza osoak erabili beharrean, erabil itzazu arrautza-zuringo gehiago. Adibidez, lau zuringo eta gorringo bakarra.
  • Oliba-olio birjina estra, gurinaren ordez: Oliba-olio birjina estrak ondo jasaten ditu tenperatura altuak, eta kalitate hobeko koipeak ditu, baita beste onura batzuk ere.
  • Azukrearen ordez, beste gozogarri batzuk: Ez ezazu erabili azukrea, eta goza ezazu erroska frutak (bananak, datilak, koko-olioa) edo edulkoratzaile naturalak erabilita, hala nola stevia, panlea edo agabe-jarabea.

Dagoeneko badituzu Errege-erroska egiteko errezeta tradizional honi aplikatzeko pista batzuk; beraz, sor ezazu postre erakargarri honen bertsio pixka bat osasungarriagoa.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.