Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Zaindu ezazu zure burua

Erakuts ezazu harro zure adatsa zure ilerako oinarrizko zainketak

Adats ederra izateko, beharrezkoa da ilea egunero eta modu jakin batean zaintzea. Zure ilerako egokia den xanpu edo ile-egokitzailebat erabiltzeaz gain, gure adatsaren egoera hobetzeko gure errutinan aplika ditzakegun hainbat truku daude. Zure ilea mimatzeko eta merezi duen distira emateko, profesionalen sei aholku azalduko dizkizugu.

 

1. urratsa

Garbitu baino lehen, eskuila ezazu adatsa, korapiloak eta laka-hondakinak eta bestelako produktuenak kentzeko.

 

2. urratsa

Idealena da xanpua zure esku-ahurrera botatzea. Gero, emultsiona ezazu aparra sortu arte, eta banatu ondo buru-larruazal osoan.

Hasteko eta behin, aurrealdean, gero alboetan eta, azkenik, garondoaren zonan, mugimendu suabe eta zirkularrekin. Ez igurtzi ilea, gehiegi korapilatuko duzu.

 

3. urratsa 

Aplikatu ile-egokitzailea, erdialdetik ile-puntarantz. Xanpuarekin egin dugun bezala, esku-ahurrean aplikatuko dugu lehendabizi, eta gero ilean. Minutu batzuk igaro ondoren, eragin uretan, ur askorekin. Amaitu ur epel edo hotzarekin. Horrela, distiratsuago egongo da.

 

4. urratsa

Ez igurtzi ilea toallarekin, laztu egingo baita. Egin dezakezun akatsik okerrenetakoa da. Presionatu toalla ilearen kontra, ur soberakina absorbatzen joan dadin, burezurretik puntetaraino. Ondoren, kendu korapiloak pala itxurako eskuila batekin, ile-sortaz ile-sorta.

Lehendabizi puntak, gero erdialdea eta, azkenik, sustraiak.

 

5. urratsa 

Ile-lehorgailua gaizki erabiltzen baduzu, ilea laztu eta deshidratatu egingo zaizu. Lehortu ilea sustraietatik puntetara, lurreranzko norabidean, ahalik eta gutxien mugitzen saiatuz, kontrolari eusteko. Era horretan, kutikula jaso dadin saihestu eta ile leuna lortuko duzu.

Bolumena eman nahi badiozu, aplikatu berotasuna sustraian, aurkako noranzkoan. Saihetsi beti ile-lehorgailuaren ahoak ilea ukitu dezan.

 

6. urratsa

Zure ile motarako eskuila egokiaaukeratzea ezinbestekoa da, erabat aldatuko baita lehortzearen emaitza.

Eta zuk, ezagutzen al duzu zure ilea mimatzeko beste trukuren bat?