Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Zaindu ezazu zure burua

Mima ezazu zure ilea produktu naturalekin

Zure ileari bizitasun ukitu bat eman nahi diozu? Egungo egoeran kalera irteterik eta ilea luzitzerik ez dugun arren (balkoian bakarrik), zaindu egin behar dugu, irteteko eguna iristen denean luzitu ahal dezagun.

Gainera, ezin irten izateak eragiten digun estresak eta xanpuak, tinduak, ile lehorgailuak eta plantxak erabiltzeak ahuldu eta deshidratatu egiten du ilea, eta distira kentzen dio. Baina ez zaitez kezkatu, zure ilean osagai naturalak aplikatzen hasten zarenean, zure ilea elikatu egiten dela eta bizitasuna hartzen duela ikusiko duzu.

Produktu naturalak erabiltzea gomendatzen dizugu, zure ilea distiratsu eta osasungarri egon dadin. Oinarrizko produktu batzuk besterik ez dituzu behar, eta ziur badituzula etxean: olioa, eztia, arrautzak, etab. Hona hemen zure ilea mimatzeko etxean egiteko tratamendu batzuk:

  • Oliba-olioa. Astean bizpahiru aldiz aplikatuz gero, elikatu egingo du zure adatsa.  Bil ezazu adatsa aldez aurretik ur beroz bustitako toalla batekin, eta egon zaitez horrela bost minutuz. Errepika ezazu hiruzpalau aldiz, ileak olioa ondo xurga dezan.
  • Eztia eta oliba-olioa. Nahas itzazu laurden bat katilu oliba-olio eta ezti koilarakada batzuk. Zabal ezazu nahasketa hori erdialdetik ile-puntatarantz, eta utzi horrela 15 bat minutuz. Ilearen berezko hezetasuna mantentzen laguntzen dute osagai horiek.
  • Arrautzak. Irabia ezazu arrautza bat ur epelarekin, eta aplika ezazu nahasketa hori zure adatsean. Utzi bost minutuz.
  • Arbendola-olioa eta eztia. Nahas itzazu bi koilarakada arbendola-olio eta ezti koilarakada bat, etxean egindako maskara bat lortzeko. Aplika ezazu maskara ilean (ez aplikatu buruko ile-larruan), eta utzi 15 bat minutuz. Adats lehorretarako da gomendagarria.
  • Eztia, sagar-ozpina eta jogurt naturala. Nahas itzazu koilarakada bat sagar-ozpin, hiru koilarakada jogurt natural eta beste koilarakada bat ezti. Aplika ezazu 15 bat minutuz. Adats lehorretarako da gomendagarria.
  • Aloe vera. Nahastu aloe landarearen zukua (hiru koilarakada) zure ile-moldatzailearekin, eta aplika ezazu ilean. Utzi 15 minutuz.
  • Ahuakatea eta banana. Nahastu ahuakate erdi eta banana erdi, eta txiki itzazu ore bat lortu arte. Aplika ezazu maskara hori ile bustian, utzi 15 bat minutuz.

Ur epelez kentzen dira maskara guztiak.

Urtaro-aldaketa hau une egokia da zure ileari aparteko zainketa bat eskaintzeko. Ez al duzu uste? Produktu natural horiek sustraitik ile-puntetara aplikatuta, berezko distira berreskuratuko du zure ileak, eta zure buruko ile-larrua elikatuko duzu. Mima ezazu zure adatsa modu naturalean!

Ba al zenekien…

  • Garrantzitsua dela azkeneko urberritzea ur hotzez egitea ile-folikulua zigilatzeko eta hezetasun sar dadila saihesteko?
  • Sagar-ozpinak folikuluak ixten dituela eta, era horretan, ez dela ilea lazten?
  • Barazkiak jateak –batez ere ziazerbak–, buruko ile-larrua oxigenatzen laguntzen duela?
  • Arrainak –hala nola izokinak– elastikotasuna, trinkotasuna eta distira ematen dizkiola zure ileari, Omega 3 eta B bitamina kopuru handia duelako?
  • Zitrikoek –hala nola laranjek eta limoiekkolageno ekoizpena suspertzen dutela, eta ilea indartzen dutela?
  • Lekaleak, batez ere dilistak, oso gomendagarriak direla ilea ahulduta edo hauskor baldin baduzu, edo ilea erortzen bazaizu? Sar itzazu zure dietan!