
Zaindu ezazu zure burua
Azido hialuronikoa: lor ezazu zure ilea 10 aldiz gehiago hidratatzea
Zure konfiantzazko ile-apaindegian jaso ditzakezun berariazko tratamenduez gain, oso garrantzitsua da etxean ere ilea zaintzea. Ilea modu jarraituan zaintzen baduzu, adats ederra eta beti hidratatua izango duzu.
Eta zeregin horretan laguntzeko ilea zaintzeko produktu-gama handia duzu, edertasun-tratamenduetan bilatuenetakoa den “adinaren aurkako” osagaietako bat dutenak: azido hialuronikoa.
Substantzia eraginkor gutiziatu hori polisakarido bat da, larruazalean berez dagoena, eta elastikotasuna, distira, bolumena eta hidratazioa ematen dituena. Hain zuzen ere, azkeneko propietate hori da duen abantaila nagusia, haren pisua uretan 1.000 aldiz atxikitzeko gai baita.
Ze onura ditu azido hialuronikoak ilerako?
Oraindik ez dira larruazalerako dituen onurak bezain ezagunak azido hialuronikoak ilerako dituenak, baina dagoeneko ilerako produktu askotan aplikatzen da, eta oso emaitza onekin. Hauexek dira onura nagusiak:
- Ilea laztu eta deshidratatu dadin eragozten du.
- Buru-larruazalaren hesi kutaneoa indartzen du.
- Ileari distira, elastikotasuna eta bolumena ematen dizkio.
- Erresistentzia ematen dio ileari, ilea gutxiago eror dadin lortuz.
- Ilea kanpoko agenteetatik babesten du (eguzkitik, esaterako).
Ile lehorrerako tratamendua, azido hialuronikoarekin
Zure eguneroko errutinan azido hialuronikodun xanpua, ile-egokitzailea eta maskara erabiltzen badituzu, 72 orduko hidratazioa ere berma dezakezu. Oso errazak dira eman beharreko urratsak:
- Garbitu ezazu ilea Xanpu Hidra Hialuronikoarekin, eta bermatu inolako galkatzerik gabeko hidratazioa. Adats distiratsuagoa, 10 aldiz hidratatuagoa eta gorpuztuagoa izango duzu.
- Jarraian, erabili Ile-egokitzailea; askoz errazago askatuko duzu ilea. Itxura hidratatuagoa eta bizitasunez betea izango du zure adatsak.
- Amaitzeko, aplika ezazu Maskara Intentsiboa (astean behin edo bi aldiz), emaitza are hobeak lortzeko. Erdialdetik puntetara aplikatu ilea bustita duzunean, xanpuaren ondoren. Utzi bizpahiru minutuz eta eragin uretan.