Aholkuak
Elikadura jasangarriago baterako keinu txikiak
Erosketa bakoitza defendatzen dugun elikadura- eta planeta-ereduari buruzko erabaki bat ere bada. Urriaren 16an izango da Elikaduraren Mundu Eguna, eta horrek beti gonbidatzen gaitu geure buruari zer eta nola jaten dugun eta ingurunean zer inpaktu duen planteatzera.
Modu jasangarrian elikatzea uste duzuna baino errazagoa da
Elikadura jasangarritzat jotzen da, ingurumenarekiko inpaktua murrizten duenean. Ez da nahikoa produktu naturalagoak edo begetalak aukeratzea: modu jasangarrian elikatzeak esan nahi du garraio luzeak murriztea, alferrikako ontziak saihestea eta hondakin gutxiago sortzea. Azken batean, hiru dimentsioren arteko orekari eustea:
- Planeta: karbono-aztarna eta hondakinak murriztea.
- Osasuna: jaki elikagarriak eta freskoak lehenestea.
- Komunitatea: tokiko eta hurbileko ekonomiak bultzatzea.
Eta hori zure sukaldean hasten da, egunero, txikiak diruditen, baina guztiek batera benetako inpaktua sortzen duten erabakiekin.
Sasoiko eta hurbileko produktuen balioa
Hainbat kolektiboren arabera, produktu bat hurbilekoa da ekoizten den eta saltzen den lekuen artean 100 km-ko distantzia baino txikiagoa dagoenean. Horrela erostea ez da kalitate eta zapore kontua soilik, funtsezko onurak ditu: emisio gutxiago sortzen da garraioagatik, hurbileko nekazariei laguntzen diegu, eta jaki freskoagoak eta elikagarriagoak eskuratzen ditugu.
BM Supermerkatuetan, tokiko ekoizleekiko konpromisoa dugu, fruta, barazkiak eta bestelako produktuak fresko irits daitezen gure dendetara, milaka kilometro egin gabe.
Inpaktua murrizten duten sei keinu txiki
- Asteko menuak planifikatzea, erosketa inpultsiboak saihesteko.
- Errazio egokiak zerbitzatzea, eta soberakinak zopa, krema edo irabiakietan berrerabiltzea.
- Zure elikaduran, 80/20 arauari jarraitzea Elikaduraren % 80 begetalak, eta % 20 animalia-jatorriko proteinak.
- Ontziratu gabeko produktuak erostea, ahal den heinean: ontzi gutxiago, hondakin gutxiago.
- Fruta eta barazki “inperfektuak” erostea; perfektuak dira errezeta edo irabiakietarako!
- Beti aldean eramatea poltsa berrerabilgarri bat (merezi du gogoraraztea): eta ahanzten baldin bazaizu edo ez baduzu, gogoratu gureak birziklatuak direla.
Kontsumo arduratsuaren atzean dagoen aurrezpena
Hemen dator askok espero ez dutena: modu jasangarrian elikatzea aurrezteko modua ere bada. Sasoiko produktuak merkeagoak dira, eskaintza handiagoa delako. Bitartekari gutxiago dago. Menuak planifikatuz gero, elikagai gutxiago alferrik galtzen da (Espainian, urtean 1.125 milioi kilo alferrik galtzen da, 2024ko datuen arabera).
Guztiok has gaitezke gaur bertan gure ohiturak aldatzen. Elikadura arduratsu bat osasungarriagoa eta kontzienteagoa ere bada.
Zein dira elikadura jasangarri baterako zure erabakiak? Konta iezaguzu Facebooken, Twitterren, Instagramen edo TikTok-en.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.