Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

Ba al dakizu nola garbitu onddoak behar bezala?

 

Onddoak udazkeneko produktu tipikoak dira. Udako hilabeteen ondoren iristen diren lehenengo euriekin agertzen dira mendi eta basoetan, eta sasoi honetako jaki izar nagusienetakoa dira. Barietate ugari dago, bakoitza bere zapore eta ezaugarriekin, baina denek dute zerbait komunean: garbitu egin behar direla kontsumitu aurretik.

Lehenik eta behin, zurtoina kendu behar zaio. Horretarako, kontu handiz biratu behar da zurtoina, txapeletik askatzen den arte. Jarraian, laban baten laguntzarekin, zurtoinaren azala kendu behar dugu, lur-hondarrak edo zikinkeria kentzeko.

Behin lan hori eginda, txapela garbituko dugu, zapi heze bat erabilita. Ur hotzarekin egitea komeni da, onddoa hondatu ez dadin. Gainera, ez da komeni onddoak uretan sartzea, ez dezaten hezetasun handiegirik xurgatu (kontuan izan behar da % 90 ura dela), horrela zaporea galduko bailukete.

Bestalde, kozinatzerakoan urik aska ez dezaten: erabil ezazu zartagin bero-beroa, ez itzazu gehiegi mugitu eta ez iezaiezu gatzik bota kozinatzerakoan, ez daitezen deshidratatu.