Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura

Chia-haziak. Zer dira eta nola hartu behar dira

Chia-haziak superelikagai gisa hartu du lekua merkatuan, mota bereko produktuen ondoan. Ez da gutxiagorako, chia-haziek mantenugai asko baitituzte gure osasunerako oso onuragarriak.

Mexikokoa eta Guatemalakoa da jatorriz; aztekek ezagutzen zuten dagoeneko, baina guztiz ahaztua egon da gero urte askoan. Izenaren jatorria maia da, eta “indarra” esan nahi du. Oso izen egokia omega 3n, proteinatan, mineraletan eta bitaminatan aberatsa den hazi batentzat.

CHIA-HAZIEN PROPIETATEAK

  1. Kalitateko propietateak: Chia-haziek beste landare-hazi batzuek baino proteina gehiago dituzte. Baita beste zereal batzuek baino gehiago ere, proteina horiek oinarrizko aminoazido guztiei eusten baitiete. Horregatik, oso elikagai egokia da begetariano eta beganoentzat, baita kirolarientzat ere, chiaren proteina-ekarpena onuragarria baita artikulazio eta giharretarako.

  2. Zuntz ugarikoa: Zuntz disolbagarri ugari du, eta horiek asetasun-sentsazioa ematen dute. Gainera, chiaren zuntzak kolesterolaren eta glukosaren xurgapena atzeratzen du, eta odoleko haien mailak murrizten laguntzen. Zuntz asko duenez, ez da gomendatzen gehiegi kontsumitzea. Izan ere, zuntza oso osasungarria bada ere, zuntz-kantitate handiak ondoeza eragin dezake eta sabeleko distentsioa.

  3. Gantz azidoak: Chia-haziek ω-3 serieko gantz azido onuragarri ugari dituzte. Ez dute gantz aserik, ezta kolesterolik ere.

  4. Kaltzio erraz xurgatzekoa: Kaltzio-eduki handia du chiak. Baina, kantitatea gorabehera, kaltzio-mota da deigarriena, erraz asimilatzekoa baita.

  5. Antioxidatzaileak: Antioxidatzaile ugari ditu, ahabia gorria berak baino gehiago. Eta horrek erradikal askeen kontra eta zelulen oxidazioaren kontra egiten laguntzen du.

  6. Bitamina eta mineraletan aberatsa: Chiak dituen mineralen artean, nabarmentzekoak dira potasioa, magnesioa, manganesoa, kobrea eta zinka. Bitaminetan, berriz, batez ere B taldekoak ditu; bereziki B1 bitamina (tiamina) eta B3 bitamina (niazina).

NOLA KONTSUMITU BEHAR DIREN CHIA-HAZIAK

Chiaren onurak aprobetxatzeko modurik onena modu naturalean kontsumitzea da, eta ez olio edo osagarri bidez.

Aurrez ehotuta edo osorik kontsumi daiteke, baina haziak beratzen eduki behar dira beti 15 edo 30 minutuz. Likido hotz edo bero batekin har daiteke, baina, berotzekotan, ez du irakin behar, tenperatura altuekin galdu egiten baititu propietate nutrizional batzuk.

Egunean postre-koikarakadatxo bat hartzea gomendatzen da, adibidez, gosaltzean, edo jatorduen aurretik, pisua galtzeko dietetan lagungarri izan daitekeen asetasun-sentsazioa lortu nahi badugu.

Zapore gozo eta atsegina du. Horregatik modu askotara har daitezke chia-haziak: urarekin, zukuekin, irabiakiekin, jogurtarekin nahasita, entsaladak gozatzeko... Ogi bikainak egiteko ere erabiltzen dituzte.

Hona hemen chia-haziak zuen dietan sartzeko ideia batzuk:

 

Marta aguirre   Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa