
Sustrai eta tuberkulu erreak
Osagaiak
(Lau lagunentzako)
100 gramo juka
100 gramo batata
600 gramo patata txiki
100 gramo arbi
Erremolatxa egosi bat
100 gramo azenario
Bi baratxuri
Erromero-hosto batzuk
Saltsa prestatzeko:
100 gramo maionesa
50 gramo tomate-saltsa
Nola prestatu
Frijitu pixka bat baratxuria, eta gehitu barazkiak (ondo garbituta), juka izan ezik.
Zuritu juka, eta gorritu pixka bat. Amaitzeko, laberatu 20 minutuz, 180 gradutara.
Saltsa: nahastu eta gorde gerorako.
Zerbitzatu tuberkuluak gopor batean, eta saltsa aparte.
- LEHENAK
- PLATER BAKARRAK
- BARAZKIAK
- ENTSALADAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 30'-60'
- HAURRAK
- LAKTOSA GABEA
- OSASUNGARRIA
- BEGETARIANOA
- ZELIAKOAK
- BEGANOA