Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Barbakoa beganoak eta beste truku batzuk, udak ez dezan zure dieta zapuztu

Barbakoak ezinbestekoak dira udan. Janariaz eta, batez ere, familiarekin eta lagunekin, konpainia onaz gozatzeko unea izaten dira.

Barbakoek elkartzeko balio digute, baina, maila gastronomikoan, badirudi haragijaleentzako bakarrik direla. Baina hemen gaude gu gogorarazteko kuiatxo bat ere presta daitekeela grillean, hanburgesa bat bezala.

Posible al da barbakoa begano bat? Bai, noski, eta hemen dituzu dena ondo atera dadin kontuan izan beharreko gako batzuk; haragijaleak ere gustura geldituko dira! Jarrai itzazu urratsok:

  • Presta ezazu zure barbakoa-zona. Horretarako, ondo garbitu beharko duzu parrilla, eta zonaka bereizi: alde batetik, haragia prestatzeko zona eta, bestetik, zure aukera beganoetarakoa: kuiatxoek, alberjiniak eta azenarioek, esaterako, beti izaten dute arrakasta. Ideiarik gabe gelditzen bazara, hona hemen errezetatxo bat, zure lagun guztiak harrituta utziko dituena: barazki glasatuak, mostazadunak.
  • Erabil ezazu olio gehixeago: har ezazu kontuan barazkiak haragia baino lehenago lehortzen direla; beraz, olio gehiago erabili beharko duzu, parrillara itsatsita gera ez daitezen, eta barazkiak urtsuago geldi daitezen. Oliba-olio birjina estra gomendatzen dizugu.
  • Ez zaitez pasatu suarekin! Gogoratu hobe dela gehixeago itxoitea, barazkiak erretzea edo, aitzitik, gordinak geldi daitezen baino.

Amaitzeko, beste truku osasungarri batzuk gogoraraziko dizkizugu, udako hilabeteak modu osasungarrian bizi ditzazun eta sasoi betean sentiaraz zaitzaten.

  • Edan ezazu ur asko: Egunean bizpahiru litro.
  • Jan ezazu sasoiko fruta: hala nola angurria edo meloia, zure gorputzari behar dituen bitaminak, mineralak eta ura emateko. Oso goxoak dira, gainera!
  • Goza ezazu! Ez dago atseden hartzea baino ezer osasungarriagorik, merezi duzu eta.