Elikadura
Meloia: gozoki naturala, freskoa eta oso osasuntsua
Kukurbitazeoen familiako (luzokerra, kuia, angurria, kuiatxoa) landare igokari baten fruitua da meloia. Landare erraldoien taldekoa da, eta hainbat barietate daude: azal berde, hori, laranja edo zurikoa, eta gainazal laua edo ildaskatua duena. Badirudi Afrikan eta Erdialdeko Asian duela jatorria. Erromatarrek hedatu zuten Mediterraneo aldean.
MELOIA KONTSUMITZEAREN ONURAK
- Kaloria gutxi dituenez, ezin hobea da argaltzeko dietetan.
- Kaloria gutxiko gozoki osasuntsua da, otordu artean mokadu bat jateko apropos-aproposa, asetasun-sentsazioa ematen baitu. Oso aukera osasuntsua da haurrei askarian emateko gaileten, litxarrerien, zizka-mizken eta opilen ordez. Freskoa eta gozoa izanik, oso gogokoa du jendeak.
- Arteria-presioa eta bihotz-maiztasuna kontrolatzen laguntzen du, potasio ugari baitu.
- Ur asko duenez, oso freskagarria eta urtsua da. Propietate detoxifikatzaileak (hondakin toxikoak desagerrarazten dituztenak)eta diuretikoak ditu. Meloi-irabiakia eginez gero, baraurik kontsumi daiteke, otorduen aurretik edo baita arratsaldean ere, jangura gutxitzeko.
- C eta A bitamina ugari dituenez, zahartzearen eta erradikal askeen aurkako propietate antiinflamatorioak eta antioxidatzaileak dauzka.. Bihotz-hodietako arazoak eta zenbait tumoreren sorrera prebenitzeko egokia da, beraz.
- Zuntzean aberatsa izaki, heste-igarotzea erregulatzen laguntzen du.
- β-karotenoetan aberatsa denez (adibidez, luteina eta zeaxantina, zeinak erretinan xurgatzen baitira), iragazte-propietateak areagotu egiten dira, eta makulako endekapenetik babesten du.
OSAERA NUTRITIBOA
- Kaloria-ekarpen baxua: 36 Kcal /100 g
- Ura: % 90
- Proteinak eta koipeak: ia ez du batere.
- Karbohidratoak edo azukreak: % 9
- Zuntza: % 1
- Mineralak: batez ere, potasioa (228 mg) eta magnesioa (10 mg). Sodioan aberatsenetakoak diren frutetako bat da (10 mg, jakinik frutaren sodio-kantitatea, batez beste, 4 mg dela).
- Bitaminak: C bitamina (18 mikrogramo, hots, egunean gomendatzen denaren % 61), A bitamina edo β-karotenoak (3 mikrogramo, hots, gomendatzen denaren % 68) eta K bitamina (2,9 mikrogramo).
![]() |
Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa |
BM Supermerkatuetan, Selecta markako meloia dugu. Uztaila eta iraila artean da hura kontsumitzeko garairik onena. Selecta meloiaren bereizgarria hau da: heltze-kontrol zorrotz bati jarraitzen dio, BRIX gradutan, zeinak fruktosa-kantitatea adierazten baitu.
Meloiak urte osoan egoten dira, nahiz eta Selecta markakoak ez izan: maiatzetik urriaren amaierara arte, Espainiakoak, eta, azarotik apirilera arte, Brasilgoak.
BM Supermerkatuetan, meloia erdibituta edo kantitate txikiagoan eros daiteke, bezeroaren beharren arabera.
Gogoan izan gomendioak: fruten eta barazkien bost anoa jan behar dira egunean; beti produktu freskoak eta garaikoak kontsumitu behar dira, eta orain da meloiaren garaia!
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.
