Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Barazki glasatuak mostazadunak

Osagaiak (Lau lagunentzako)

Azenario handi batzuk

Tipula txikiak

Tipulatxak

Errefautxoak

Glasatua prestatzeko:

15 ml Antigua mostaza

2,5 ml Modenako ozpin

25 ml laranja mikatz marmelada

Gatza eta piperbeltza

 

Nola prestatu

Aldez aurretik, berotu labea 200 C º-tan. Koipeztatu labeko erretilu edo azpil bat olioz, barazkiak itsatsi ez daitezen.

Saltsa prestatzeko, nahastu osagaiak eta gatzpipertu nahierara. Gorde gerorako.

Zuritu azenarioak, eta kendu lehenengo azal-geruzak tipulei eta tipulatxei.

Moztu erditik tipulak, tipulatxak eta errefautxoak. Jarri erretiluan ondo sakabanatuta, eta margoztatu ondo barazki guztiak glasatu ugarirekin.

Laberatu gutxienez 30 minutuz, barazki handienak ondo egosita dauden arte. Mugitu barazkiak egosten ari diren bitartean, alde guztietatik berdin egos daitezen.

  • ORDUZ KANPO
  • LEHENAK
  • BIGARRENAK
  • ENTSALADAK
  • BARAZKIAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 0-30'
  • OSASUNGARRIA
  • BEGETARIANOA
  • ZELIAKOAK
  • BEGANOA
  • HAURRAK
  • LAKTOSA GABEA