
Sasoiko produktua
Angurria: udan zure burua hidratatuta mantentzeko modurik onena
Udan gure burua hidratatuta mantentzeko sasoiko produkturen bat aukera badezakegu, ondo baino hobeto. Zer iruditzen angurria? Fruta bikaina da egarria asetzeko, eta oso osasungarria, bitaminak, mineralak eta antioxidatzaileak baititu eta, gainera, kaloria gutxi du! (30 bat kilokaloria 100 g bakoitzeko).
Afrika hegoaldeko fruta den arren, gaur egun, zorionez, mundu osoan hedatuta dago, eta Espainian kalitate handiko aleak aurki ditzakegu. Duen aromari, zapore freskagarri eta gozoari eta mami goxoari esker, urtaro honetarako aukerarik onenetako bat da; maiatzetik irailera arte luza daiteke angurriaren kontsumoa.
Onura nagusiak
- Hidratazioa. Ba al zenekien angurriaren osagai nagusia ura dela, % 90, hain zuzen ere? Horregatik, ezin egokiagoa da hidratatuta egoteko egunean gutxienez bi litro ur edateko gomendioa betetzeko. Gainerako osagaiak dira karbohidratoak, proteinak eta koipe portzentaje oso txikia.
- Antioxidatzailea da, beraz, ehunak zaintzen laguntzen du. Hain zuzen ere, likopenoa du, bere kolore gorri deigarria ematen dion pigmentu antioxidatzailea. Hainbat ikerketaren arabera, osagai hori oso onuragarria da bihotz-hodietarako eta hanturaren aurkako dohainak ditu.
- Frutarik diuretikoenetako bat da; horrek gure organismoa garbitzen eta ditxosozko likido-erretentzioa saihesten lagunduko digu.
- A, B eta C bitamina ugari du, eta hori perfektua da, esaterako, ikusmenarekin zerikusia duten gaixotasunen aurka borrokatzeko.
- Potasioa du, tentsio arteriala orekatzen laguntzen duena.
- Azukre gehiegi? % 6ko portzentajea du, gutxi gorabehera, beste fruta batzuek baino txikiagoa.
Nola jan
Fruta hau xerratan moztu eta fresko-fresko dagoela jatea, besterik gabe, oso atsegina da. Baina badago angurria aurkezteko beste hamaika modu ere, hala nola, entsaladan kuiatxoekin eta gaztarekin, sorbete modura, zapo hotz moduraedo zukuan.
Angurriaren haziak bota egin ohi dituzu? Bada, ziur asko, harritu egingo zaitu jakiteak oso onuragarriak izan daitezkeela osasunerako, oso energetikoak, antioxidatzaileak eta diuretikoak baitira. Hala ere, jateko, hobe da irakitea edo ehotzea.
Eta, amaitzeko, badago baliorik ematen ez diogun eta aprobetxatzen ez dugun beste elementu bat ere, angurriaren azala. Beste hutsegite bat! Bitamina kopuru handia du angurriaren azalak; gainera, oso ona da larruazalerako eta sistema immunerako. Saltea itzazu barazkiekin, edo zerbitza ezazu zerrenda finetan entsalada batean.
Angurri urtsu bat dastatzeko irrikaz zaude, ezta? BM Supermerkatuetako fruta-dendan ditugun angurririk goxoenak.
Ba al zenekien…
- Angurriak giharretako mina murrizten lagun dezakeela eta oso onuragarria dela kirola egin ondoren jatea, duen potasioari eta magnesioari esker?
- Kirol-errendimendua hobetzen duen L-zitrulina aminoazido ugari duela?
- Egunero angurri zati bat jateak energia-maila % 23 handi dezakeela?