Zaindu zeure burua
After sun naturala: lasaitu larruazala zure sukaldeko osagaiekin
Uda honetan eguzkiarekin pixka bat pasatu egin bazara, zure sukaldea larruazala lasaitzeko erremedio naturalez betetako “botikina” izan daiteke. Erredura larriak baldin badituzu, ez dago medikuaren aholkua ordeztuko duen trukorik; baina osagai batzuek berehalako arindua eta freskotasuna eskain diezazukete erredura arinen kasuan.
Lehenik eta behin, arretaz ibili
Eguzkitan denbora gehiegi egoteak inflamazioa, deshidratazioa eta estres oxidatzailea eragiten ditu. Larruazala gorritu egiten da, eta ezkatatu egin daiteke. Espainiako Dermatologia Akademiaren arabera, 3 eta 7 egun bitartean behar dira eguzkiagatiko erredura neurritsu bat sendatzeko, baldin eta hidratatzen eta eguzkitik babesten bada. Babak edo min bizia agertzen badira, medikuarengana joatea komeni da.
Beraz, eguzkitan jarri baino lehen prebenitzea da estrategiarik onena: eguzki-babes handia, arropa arina, kapela eta itzaletan atseden hartzea. Kanpoko geruza zaintzeaz gain, barrutik ere zaindu daiteke larruazala, elikadura on batekin, zenbait produktu lehenetsiz: larruazalaren babesa indartzen duten antioxidatzaileak eta bitaminak dituzten produktuak.
Baina erredura-seinaleak baldin badaude, jarraitu urrats hauek:
- Aldendu zaitez berehala eguzkitatik.
- Bota ur hotza (ez izoztutakoa) erretako zonan 15-20 minutuz.
- Edan ura, gorputza berridratatzeko.
- Erabili after sun krema edo lozio lasaigarri bat.
Larruazala lasaitzen duten zure jakitegiko 5 osagai
Behin hori argi dugunean, zenbait osagai natural proba ditzakegu larruazala lasaitzeko eta hidratatzeko.
- Aloe vera. Etxean aloe landare bat baldin baduzu, ebaki hosto bat, atera gel gardena, eta eman zuzenean larruazal garbiaren gainean. Freskatu, hidratatu eta birsortzen laguntzen dio. Utzi gelak larruazalean efektua egin dezan, 30 bat minutuz.
- Jogurt naturala. Probiotiko eta azido laktiko suabe ugari du. Eman jogurt hotzezko geruza oparo bat, utzi 15-20 bat minutuz jarduten, eta ur epelarekin garbitu. Berehala nabarituko duzu arindua.
- Luzokerra. % 95 ura da. Birrindu luzoker fresko erdi bat, eta eman larruazalaren gainean, 20 minutuz. Freskotasuna emango dizu, eta tenkatasun-sentsazioa murriztu.
- Oloa. Nahastu 3 koilarakada olo-maluta ur pixka batekin, pasta krematsu bat eratu arte. Eman 15 minutuz, eta garbitu kontuz.
- Te-poltsatxoak. Te beltzak edo berdeak hanturaren aurkako efektua duten taninoak dituzte. Prestatu infusio bat, utzi poltsatxoak hozten eta jarri erreduraren gainean.
Ikusten duzun bezala, zure sukaldea zure aliaturik onena izan daiteke, eguzkia hartu ondoren zure larruazala zaintzeko. Osagai sinple eta naturalekin, zure larruazala lasaitu, hidratatu eta zaindu dezakezu. BM Supermerkatuetan aurkituko dituzu produktu hauetako asko, zeure after sun tratamenduak prestatzeko. Probatu al dituzu erremedio hauek? Ba al duzu larruazala lasaitzeko beste DIY erremedioren bat? Konta iezaguzu Facebooken, Twitterren, Instagramen edo TikTok-en.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.