
Zaindu ezazu zure burua
Krema hidratatzaileak:24 orduz aurpegi onarekin
Neguan, aparteko hidratazioa behar du larruazalak. Krema hidratatzaileek horretan lagun diezazukete, zure larruazala elikatuz eta egun osoan zehar hari argitasuna emanez, baina baita hura gauez zainduz ere.
Horrela, bada, krema hidratatzaileen helburua da larruazaleko zelulei ura ematea eta organo hori kanpoko faktoreetatik babestea; hotza, beroa, haizea, eguzkia, partikulak, etab. Aurpegia garbitzeko errutina eraginkorra eta jarraitu batekin konbinatzen baduzu, onura handiak ekarriko dizkizu krema hidratatzaile bat erabiltzeak:
- Larruazaleko ur-mailak orekatzen ditu
- Aurpegiko larruazalaren elastikotasuna, tinkotasuna, argitasuna eta leuntasuna hobetzen ditu.
- Lehortasuna eta inperfekzioak ager ez daitezen laguntzen du.
Egunez: zure aurpegiaren argitasuna pizten du
Esnatzen zarenean larruazala lehor eta itzalita nabaritzen duzu? C bitamina (antioxidatzailea) eta azido hialuronikoa (ur-hartzaile eta agente hezegarri bikaina) dituzten krema hidratatzaileak gomendatzen dizkizugu, larruazala biziberritzeko eta haren berehalako hidratazioa lortzeko.
Era berean, komenigarria da formula arin bat bilatzea, zure larruazalarekin segituan bat egingo duena, hondakin itsaskorrik eta koipetsurik utzi gabe.
Gauez: zimurrak eta lerro finak erasotzeko unea
Esna zaitez larruazal leun eta distiratsuago batekin, A bitamina (erretinola) duen aurpegirako gauerako krema batekin; A bitaminak zimurrak eta lerro, orban eta poroak nabarmen hobetzen laguntzen du.
Azkar absorbatzen da, eta larruazalaren geruzarik sakonenak tratatzen ditu, goizero larruazal distiratsuagoarekin esna zaitezen.
Honako hauek dira krema hidratatzaileek izan ditzaketen beste osagai interesgarri batzuk: B3 bitamina (niazinamida), aloe vera, olio naturalak (arbendola-olioa, oliba-olioa, mosketa arrosa, etab.), glizerina, azido laktikoa eta kolagenoa; oro har, larruazalaren itxura itzalia arintzen, tonu homogeneoagoa lortzen eta leheneratzen laguntzen dute.
Gainera, eguzki-babeseko gutxienez 30 faktorea izan dezaten komeni da, egunero erabiltzekoek batez ere.