Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Haurtxoak

Zure haurtxoaren larruazala zaintzeko urrezko bost arau

Bizitzako lehenengo hilabeteetan, haurtxoaren larruazala oso sentikorra da kanpoko faktoreen aurrean. Hain zuzen ere, haurtxo baten larruazalaren gaineko geruza heldu batena baino % 20 bat finagoa da, eta modu berezian zaindu behar da bainatzerakoan edo paseatzera irteterakoan.

Lehenengo hilabeteetan, likidoarekiko iragazkorragoa da haurtxoen larruazala; azkarrago lehortzen da, gainera, eta erreakzio handiagoak ditu berotasunaren, hotzaren eta hezetasunaren aurrean. Zure haurtxoaren ongizatea bermatzeko, komenigarria da haren larruazaleko narritadurak prebenitzea, honako alderdi hauek kontuan hartuta:

  1. Erabil itzazu berariazko produktuak haurtxoa bainatzeko. Xaboia likidoa, hipoalergenikoa eta pH neutroduna izan behar da, larruazalaren mantu azidoa errespetatuko duena. Hobe larruazala hidratatzeko eta haren hantura eta narritadura prebenitzeko agente hidratatzaile naturalak baldin baditu. Ilea zaintzeko, kamamila-estraktuak dituen haurrentzako xanpuak gomendatzen dizkizugu, substantzia horrek narritadura arindu eta larruazala eztitzen baitu.
  2. Lehor ezazu kontu handiz. Haurtxoa bainatzen amaitzen duzunean, lehor ezazu ukitu arinak emanez, igurtzi gabe, haren larruazala narriatu ez dadin. Lehor iezazkiozu ondo tolesturak eta narritadura sortzeko arrisku handiagoa duten eremuak, hezetasun guztia kentzeko.
  3. Funtsezkoa da hidratatzea. Eman iezaiozu gorputzeko esne hidratatzailea, gorputz osoan masaje suabe bat emanez. Kremaren konplexu hezegarri eta emolienteak haurtxoaren larruazala babesten dute lehortasunaren aurrean.
  4. Pixoihalaren dermatitisa saihestea. Pixoihala jarri baino lehen, pixoihalaren dermatitisa prebenitzeko eta sendatze-prozesua estimulatzeko krema baltsamiko geruza bat eman diezaiokezu.
  5. Presta ezazu paseatzeko. Paseatzerakoan ere kontuan izan behar haurtxoaren larruazala babestu beharra dagoela. Zuhurrak izatea da onena: saihets ezazu eguzkitan jartzea, eta jantz iezaiozu arropa nasaia eta naturala (kotoia), hobeto transpira dezan.

Udazkenean eta neguan, zaindu egin behar da haurtxoaren tenperatura, baita arropa-geruzak ere, urratuak saihesteko. Gorputzeko olio edo krema hezegarri naturalak erabiltzea ere gomendatzen da, eta ezpainetarako baltsamo hipoalergeniko bat.