
Haurrak
Neguan zure haurtxoa babesteko aholkuak
Gorputz-tenperatura gurasoek beren haurtxoarengan zaindu beharreko alderdirik garrantzitsuenetako bat da. Jaioberriak oso sentikorrak dira bat-bateko tenperatura aldaketekiko; horregatik, garrantzitsua dakalera irteterakoan haurtxoa ondo janzten jakitea eta, are garrantzitsuagoa, gehiegi ez janztea, AEPED elkartearen esanetan haurtxoaren etsai handienetakoa dena saihesteko:gehiegi berotzea, alegia.
Kontuan izan behar da haur jaioberriek ez dutela oraindik guztiz garatuta izaten beren termorregulazio-sistema: ez dute izaten hotzetik babesteko nahikoa pisu eta azalpeko gantz, eta odol-hodiak azaletik oso gertu izaten dituzte, eta horrela azkarrago galtzen dute berotasuna.
Gainera, haurtxoak hozberagoak edo beroagoak izatea beste faktore batzuen menpe ere badago, hala nola haurtxoa mugitua izan edo lasaia izan, giharrak mugitzeak berotasuna sortzen baitu. Aitzitik, lasai baldin badaude eta horrenbeste mugitzen ez badira, berotasun-galera askoz handiagoa izaten da, eta pixka bat gehiago jantzi behar dira.
Har itzazu kontuan bost aholku hauek, zure haurtxoa ondo jantzita egon dadin:
1- Zain itzazu haurtxoaren ‘termometroak’: garondoa, bizkarra eta belarriak
Nola jakin dezakegu gure haurtxoak hotz edo bero duen? Bere tenperatura egiaztatzeko egokiena da bere garondoa eta bizkarraren goiko aldea –garondoaren azpiko aldea– aztertzea. Belarriek ere balio diezagukete haurtxoa hotzez edo berotuta dagoen jakiteko.
Egokiena da atal horiek bero, baina izerditu gabe egotea.Izerditan baldin badago, horrek esan nahiko du arropa gehiegi duela; horrek, gainera, miliaria edo sudamina eragin diezaioke. Berotasun handia sentitzen badiozu, eta izerdi arrastorik ez badu ere, ez da ona: ziurta zaitez ondo hidratatuta dagoela!
2- Oinek eta eskuek engainatu egin zaitzakete…
Haur jaioberriek eskuak eta oinak hotzak eduki ohi dituzte; horrek gurasoei pentsarazi ohi die haurtxoek benetan sentitzen dutena baino hotz handiagoa dutela. Ez dugu esan nahi gorputz-atal horiek ez direnik ondo babestu behar janzki beroekin: haur-oinetakoak eta eskularruak aukera ona dira oinak eta eskuak bero-bero mantentzeko.
3- Erabil ezazu arropa natural eta lasaia
Egokiena da ehun natural eta transpiragarriz egindako arropak erabiltzea, hala nola kotoizkoak, artilezkoak eta lihozkoak. Garrantzitsua da gure haurtxoak arropa estuegiak edo azalera gehiegi itsatsitakoak ez eramatea ere, urratuak eta suminkortasunak saihesteko.
4- Jantz ezazu hainbat geruzarekin
Haur jaioberriak tenperaturaren arabera janzteko gutxi gorabehera orokorrean onartutako arauetako bat da helduei baino janzki bat gehiago jartzea, nahiz eta hori haur bakoitzaren eta inguruabarren araberakoa izango den: kalean edo etxean gauden, zer eguraldi egiten duen, etab. Bere tenperatura kontrolatzea errazagoa izan dadin, hainbat geruzarekin janztea da trikimailu bat:erabil itzazu janzteko eta eranzteko errazak diren janzkiak, haurtxoaren tenperatura azkar eta eroso egiaztatzeko aukera emango dizutenak. Bodyak eta pijamak dira etxean egoteko edo lotarako janzkirik ohikoenak. Kalera irteteko, berriz, bodya, elastikoa eta jertsea izaten da ohikoena. Era horretan, ‘geruzak’ gehitu edo kendu besterik ez duzu egin beharko, eguraldiaren arabera.
5- Eduki ezazu tenperatura eta hezetasun-maila egokia etxean
Berogailuaren tenperatura ezartzea izaten da guraso lehenerdiek aurre egin beharreko beste erronka bat, amonekin betiereko borroka eragiten duena. Haur jaioberri baten logelarako tenperatura egokia tarte honetan kokatzen da: 18-20ºC-koa gauez, eta 20-24ºCkoa egunez.En el caso del grado de humedad, ésta debe ser entorno al 50%, para evitar que se resequen las mucosas nasales del bebé.