
Trukuak/Aholkuak
Zure ahoa, zure lagunik onena
Hortzoiak zaintzetik hasten da zure osasuna. Lehenengo hortzak ateratzen direnetik heldutasunera iristen garen arte, gure ahoa zaintzea gure osasuna zaintzea da. Kontuan izan behar dugu ahoa behar bezala nola zaindu, jardunbide eta produktu egokiekin.
- Garbi itzazu hortzak sakon egunean hiru aldiz, baina hortzoiak gehiegizko indarrez igurtzi gabe, ez ditzazun kaltetu.
- Erabili hortzetako haria edo hortzarteko eskuilak, lertzorik metatu ez dadin. Gomendagarria da bereziki hortzoietako gaixotasunak prebenitzeko balio duen ahoa irakuzteko produkturen bat erabiltzea ere.
- Zaindu zure dietan sartzen dituzun jakiak. Gantz aseak eta azukreak kontsumitzeak larriki kaltetzen du zure hortzen osasuna, baina baita zure hortzoiena ere.
- Saihetsi alkohola eta tabakoa kontsumitzea, infekzioak agertzeko arriskua eta hortzoien narritadura eta hantura areagotzen baitute.
- Landu itzazu zure hortzoiak, egunean sagar bat janda. Sagarrari hozka egiterakoan, gure hortzartean (eta hortzoietan) gera daitezkeen jaki-hondarrak kentzen laguntzen dugu, eta gure ahotik bakterio-plaka kanporatzen ari gara.
- Joan zaitez zure odontologoarengana, errebisioak egitera. Horrela, sor litekeen edozein arazo konpontzeko garaiz egongo zara.
Gogora ezazu zure irribarrea zure ongizate orokorraren isla dela. Beraz, ez ezazu gutxietsi ahoa zaintzeak duen garrantzia. Higiene egokia, aldizka dentistari bisita egitea… urrats guztiek balio dute zure hortzoiak eta osasuna baldintza onenetan zaintzeko.
Inbertitu ezazu zure ongizatean, eta gozatu bizitzaz, irribarre distiratsu batekin!